Nik oraingoan erregletak erabili ditut eta lehen hezkuntzako 4. mailan dabilen nire seme Markelez baliatuz, multiploak azaltzen saiatu naiz.
Erregletak aurretik ezagutzen zituen, ezinbestekoa!!bestela ez du kontzeptua ondo ulertuko.
Ez dut uste 6. mailara itxaron behar denik kontzeptuari sarrera emateko, edozein momentu da ona, baita ere haur hezkuntzan.
Horrela D.B.H ra heltzen direnean ez dute arazorik izango mota honetako ariketak ebazten,
Bi soka dauzkat, bat 2.7 dm takoa eta bestea 12 cm takoa. Zatiak egin nahi ditut eta zati denak berdin neurtu behar dute. Zenbatekoak izan behar dira zatiak sokarik ez sobratzeko? Zenbat zatitan banatu beharko dugu 2.7 dm ko soka eta 12 cm takoa????
Badakigu, erregletak laranjak 10 cm neurtzen dituela beraz 2.7 dm ko soka egiteko bi erregleta laranja eta erregleta beltza beharko ditugu. Aldiz, 12 cm egiteko, erregleta laranja eta gorria.
Azpiko irudian agertzen da problema ebazteko bidea
Esan dizuedan bezala, bideo bat ipiniko dut multiplo eta m.k.t ren kontzeptuari sarrera emateko nire semeaz landu dudan bidea.
Orain errepikapena falta da, behin da berriz zenbakiak aztertzea, multiplo eta zatitzaile kontzeptuak bereganatu arte.