Atzo izan zen Gasteizko berritzeguneko bigarren saioa eta oso pozik irten nintzen. Ikastaroa hau, lehen aldiz da hainbeste pertsonekin egiten dudala, 44k eman dute izena eta apur bat konplikatua da denak manipulatzen jartzea.
Bestetik hezkuntza publikoan aldaketak gertatzen hari diren seina era bada eta horregatik oso pozik nago, profesional eta proiektu ikaragarriak ditugu hezkuntza publikoan!!!!
Nahiz eta denbora gutxi izan uste dut nire helburua lortu dudala, ideia berriak sortu dituzte!!!!
Lehen saioan sarrera eman gehion zenbakikuntzari: erlazioak, sailkapena, ezaugarriak antzeman, ordenazioa eta ezaugarri aldaketa.
Bigarren saioan: kantitatearen kontzeptua landu dugu baita ere deskonposaketa.
Hurrengo saioa Otsailean izango da eta helburua kurrikuluna manipulatiboekin lotzea izango da.
2017-12-01
2017-11-14
JOLASTUZ, sistema hamartarra ulertu
Betidanik nabil sistema hamartarrari bueltaka, hain erreza eta aldi berean hain zaila den gauzari.
Nik uste dut jolas asko egin daitezkeela hamarreko taldearen kontzeptua ulertzeko eta aurreko baten kutxazaina jarri nuen bezala, oraingoan beste batzuk jarriko ditut, ea ulertzen den azaltzea nahi dudana nahiko korapilatzen naiz azalpenetan eta.
ZENBAT HARRITXO BEHAR DITUT?
9 fitxa gorri+9 fitxa urdin + bidea
Talde bakoitzarentzat.
1.- Zifra berdinak dituzten bi zenbaki hartzen dira, adibidez 23 eta 32 eta bakoitzak zenbat fitxa gorri eta zenbat urdin behar dituzten 23 eta 32ra heltzeko esan behar dute.
Konprobatu behar dute bidea eginez.
2.- Taula desbedinak ematen zaizkie eta norekin helduko diren urrunago esan behar dute eta konprobatu.
TAULAK: H/U
2 3
3 2
MEZULARIA
6 partaideko taldeak sortzen dira.
Beharrezkoa: 100 makil, 9 fitxa gorri eta 9 fitxa urdin, hamarreko eta unitatearen taula, kantitate taula bat, papera eta klip
Lehengo umeari makil kopurua poltsa baten ematen zaio,bigarrenari fitxak, hirugarrenari taula, laugarrenari kantitate taula, bosgarren eta seigarrenari papera.
Lehenak makil kopuru bat ateratzen du, bigarrenari erakutsi eta honek fitxekin hamarreko eta unitateetan jarri beharko du. Bigarrenak, fitxak hirugarrenari erakusten dizkio eta honek hamarreko eta unitateko taulan jarri beharko ditu. Taula hurrengoari erakutsiz, honek kantitate taulan idatzi beharko du klip batez. Bosgarrenak paperean zenbakia idatzi beharko du eta azkenak letraz zenbakia idatzi.
ZE MARRAZKI DA?
Bidea aurrean dutela galdeketa:
1.-Ze marrazkitara helduko gara bi fitxa gorri eta 6 urdinez?Lehenak esaten irabazten du
2.-Alderantzizkoa ere egin daiteke, irudira heltzeko zenbat behar ....
3.- Ze irudi agertzen da 100 zenbakian? Azkarren esaten duenak irabazten du
ORDENATU
0tik 100ra txartelak
1.- Hiru bat txartel kendu ostean eta talde desberdinak egin ondoren zenbakiak ordenatu behar ditugula esango diegu.
Txartel kopurua talde desberdinen artean banatu ondoren turnoka ordenatu behar dituztela azalduko diegu. Lehengo hamarrekoak jarriko ditugu. Gero beste denak . Ez badute ondo jarri beste taldekoek konpondu dezakete baina aginduak emanez, hau da, adibidez, 40a baina handiagoa edo txikiagoa da, bi hauen artean dago...eta mota horretako aginduekin .Ezin dute esan eskuma ezkerra edo horrelakorik
ZENBAKIEN GUDUA
Jolas honetarako montessoriren txartelak erabiliko ditugu.
Talde bakoitzak zenbaki bat sortu beharko du ematen diren zifrekin eta handienak irabaziko du.
Zifra kopurua aldatzen joan daiteke.
ZENBAT FITXA BEHAR DITUT
Fitxak eta bide bat non 100tik gorakoak agertzen diren.
1.-Binaka jarriko gara. Zeron amaitzen den zenbaki bat esango dugu, adibidez 50 eta partaideetako bat fitxa gorria hamarnaka jarriko du tableroan eta besteak orri baten tableroa begiratu gabe hamarnako seriea idazten hasiko da. GELDI esaten dugunean, paperean idatzi duenak eta tablerokoak leku berdinean geratu badira puntu bat irabaziko dute.
2.- taldeka ipini ostean, fitxa gorriak eta urdinak nahasten dira.
Partaide batek 10 eta 200 artean dagoen lauki bat aukeratzen du eta besteek zenbat fitxa gorri eta urdin behar dituzten horra heltzeko hartu behar dituzte. Konprobatuko dute. Ehunekoak sartu daitezke.
ZENBAT PUNTU DITUT
Hamarnaka doan tablero bat eta bi dado behar ditugu.
1.- Dadoak bota ostena puntu kopuruak adierazten duen hamarnaka aldiz mugituko gara tableroan eta heltzen garen zenbakia apuntatuko dugu. Urrunen heltzen denak irabazten du.
2.- Bi aldiz edo gehiagotan bota dadoak batu puntuazioa eta ikusi ze zenbakia arte heltzen zaren
NOR HELTZEN DA URRUNAGO?
Talde bakoitzarentzat: 30 fitxa urdin eta 30 fitxa gorri eta bide bat
Fitxa urdinak bat balio dute eta gorriek 10, hamarreko eta unitateak.
Fitxak nahasten dira eta partaideek ikusi gabe, fitxa kopura bat hartu behar dute. Hartu dutena ikusi ondoren nor helduko den bidean urrunen estimatu behar dute eta gero konprobatu.

2017-10-15
MoodleMoot Euskadi 2017
Ostiralean han izango naiz!!!
Mila esker UEU ko lankideei gonbidapena luzatzeagatik!!!
Ikastaroak moodle en laguntzaz nola ematen ditugun azalduko dut 7 minututan!!!!
Informazioa gehiago
2017-09-12
UDAZKENEKO IKASTAROAK
Uda amaitu da eta bueltan gaude berriro. Aspaldi ezer idatzi gabe egon arren, burua lanean eduki dugu eta orain dena ateratzeko ordua heldu zaigu.
Berrikuntza asko ditugu, azaltzen joango garenak, baina oraingo sarrera udazkeneko UEUko ikastaroei buruz hitz egiteko da.
Udaberriko ikastaroetan, arrera oso ona izan zuen KOLOREZKO ZENBAKIAK eta asko kanpoan geratu zinetenez, oraingoan udazkenetakoetan berriz eskaintzea proposatu zidatenean ez nuen dudarik izan. AURRERA!!!!
Ikastaroari buruzko informazio dena lotura honetan daukazue
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2017/09/05/ueuren-2017ko-udazkeneko-eskaintza-martxan/
Hainbat ikastaro daude online eta aurrez aurrekoak, beti bezala oso interesgarriak
ON-LINE ESKAINTZA :

- Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala.
- Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez.
- Moodle-n irakaskuntza eraginkorra nola.
- Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan.
- Norberaren PLEa osatzen: lan akademikoak eta talde-lanak errazteko baliabide teknologikoak.
- R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan.
- Tribuaren berbak sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak.
- Adimen emozionala ikasgelan. Iruñea.
- Argazki kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak. Azpeitia.
- Argazkigintza digitala: edizioa. Iruñea.
- Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia. Iruñea.
- Euskal paisaiak 2050: Eibarko erronkak aztertuz lurralde zabalerako aukerak sortzeko. Eibar.
- Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak. Eibar.
- Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen. Azpeitia.
- Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan. Eibar.
- Jende aurrean hitz egin. Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa. Iruñea.
- Larreko eskolatik. Musika beste era batera irakasteko proposamena. Eibar.
- Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Iruñea.
- Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza. Eibar.
- Psikomotrizitatea, mugimendua eta jolas librea. Iruñea.
- Sexuaren inguruan begirada hausnartua. Iruñea.
- “Arkitekturan, euskaraz?” II. Topaketa. Eibar.
2017-02-24
MULTIPLO ETA ZATITZAILEAK
Oraingoan multiplo eta zatitzaile kontzeptuari sarrera posible bat nola eman azalduko dizuet.
Nik oraingoan erregletak erabili ditut eta lehen hezkuntzako 4. mailan dabilen nire seme Markelez baliatuz, multiploak azaltzen saiatu naiz.
Erregletak aurretik ezagutzen zituen, ezinbestekoa!!bestela ez du kontzeptua ondo ulertuko.
Ez dut uste 6. mailara itxaron behar denik kontzeptuari sarrera emateko, edozein momentu da ona, baita ere haur hezkuntzan.
Horrela D.B.H ra heltzen direnean ez dute arazorik izango mota honetako ariketak ebazten,
Bi soka dauzkat, bat 2.7 dm takoa eta bestea 12 cm takoa. Zatiak egin nahi ditut eta zati denak berdin neurtu behar dute. Zenbatekoak izan behar dira zatiak sokarik ez sobratzeko? Zenbat zatitan banatu beharko dugu 2.7 dm ko soka eta 12 cm takoa????
Badakigu, erregletak laranjak 10 cm neurtzen dituela beraz 2.7 dm ko soka egiteko bi erregleta laranja eta erregleta beltza beharko ditugu. Aldiz, 12 cm egiteko, erregleta laranja eta gorria.
Azpiko irudian agertzen da problema ebazteko bidea
Esan dizuedan bezala, bideo bat ipiniko dut multiplo eta m.k.t ren kontzeptuari sarrera emateko nire semeaz landu dudan bidea.
Orain errepikapena falta da, behin da berriz zenbakiak aztertzea, multiplo eta zatitzaile kontzeptuak bereganatu arte.

2017-02-10
UEUko udaberriko ikastaroak
Eskerrak eman behar dizkiot UEUri beraien udaberriko ikastaroetan parte hartzera gonbidatu didatelako.
Aspalditik nabil erregleten inguruko ikastaro bat emateko gogoaz, oso material borobila da, kantitatea landu daiteke, ordenazioa, eragiketak, zatigarritasuna, probabilitatea, logaritmoak, ekuazioak....
Interesa daukazuenok, badakizue, izena eman eta elkarrekin murgilduko gara erregleten munduan.
UEUkoek egin zidaten elkarrizketaren lotura jartzen dizuet.
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2017/02/09/lorena-egidazu-ormazabalzenbakiak-asmakizuna-dira-kantitatea-aldiz-egunerokotasunean-sentitu-eta-ukitzen-duguna/
2017-01-09
MONTESSORIREN TXARTELAK
Uste dut beste sarreraren baten txartel hauei buruz hitz egin dudala eta horrela ez bada bazen ordua.
Nik gauza askotarako erabiltzen ditut eta horren adierazle jarraian jarriko dudan bideoa da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)