2017-11-14

JOLASTUZ, sistema hamartarra ulertu

Betidanik nabil sistema hamartarrari bueltaka, hain erreza eta aldi berean hain zaila den gauzari.
Nik uste dut jolas asko egin daitezkeela hamarreko taldearen kontzeptua ulertzeko eta aurreko baten kutxazaina jarri nuen bezala, oraingoan beste batzuk jarriko ditut, ea ulertzen den azaltzea nahi dudana nahiko korapilatzen naiz azalpenetan eta.

 ZENBAT HARRITXO BEHAR DITUT?

9 fitxa gorri+9 fitxa urdin + bidea
Talde bakoitzarentzat.


1.- Zifra berdinak dituzten bi zenbaki hartzen dira, adibidez 23 eta 32 eta bakoitzak zenbat fitxa gorri eta zenbat urdin behar dituzten 23 eta 32ra heltzeko esan behar dute.
Konprobatu behar dute bidea eginez.
2.- Taula desbedinak ematen zaizkie eta norekin helduko diren urrunago esan behar dute eta konprobatu.
TAULAK: H/U
                2   3
                3   2

MEZULARIA
6 partaideko taldeak sortzen dira.
Beharrezkoa: 100 makil, 9 fitxa gorri eta 9 fitxa urdin, hamarreko eta unitatearen taula, kantitate taula bat, papera eta klip

Lehengo umeari makil kopurua poltsa baten ematen zaio,bigarrenari fitxak, hirugarrenari taula, laugarrenari kantitate taula, bosgarren eta seigarrenari papera.
Lehenak makil kopuru bat ateratzen du, bigarrenari erakutsi eta honek fitxekin hamarreko eta unitateetan jarri beharko du. Bigarrenak, fitxak hirugarrenari erakusten dizkio eta honek hamarreko eta unitateko taulan jarri beharko ditu. Taula hurrengoari erakutsiz, honek kantitate taulan idatzi beharko du klip batez. Bosgarrenak paperean zenbakia idatzi beharko du eta azkenak letraz zenbakia idatzi.

ZE MARRAZKI DA?

Bidea aurrean dutela galdeketa:
1.-Ze marrazkitara helduko gara bi fitxa gorri eta 6 urdinez?Lehenak esaten irabazten du
2.-Alderantzizkoa ere egin daiteke, irudira heltzeko zenbat behar ....
3.- Ze irudi agertzen da 100 zenbakian? Azkarren esaten duenak irabazten du

ORDENATU

0tik 100ra txartelak
1.- Hiru bat txartel kendu ostean eta talde desberdinak egin ondoren zenbakiak ordenatu behar ditugula esango diegu.
Txartel kopurua talde desberdinen artean banatu ondoren turnoka ordenatu behar dituztela azalduko diegu. Lehengo hamarrekoak jarriko ditugu. Gero beste denak . Ez badute ondo jarri beste taldekoek konpondu dezakete baina aginduak emanez, hau da, adibidez, 40a baina handiagoa edo txikiagoa da, bi hauen artean dago...eta mota horretako aginduekin .Ezin dute esan eskuma ezkerra edo horrelakorik

ZENBAKIEN GUDUA

Jolas honetarako montessoriren txartelak erabiliko ditugu.
Talde bakoitzak zenbaki bat sortu beharko du ematen diren zifrekin eta handienak irabaziko du.
Zifra kopurua aldatzen joan daiteke.

 ZENBAT FITXA BEHAR DITUT

Fitxak eta bide bat non 100tik gorakoak agertzen diren.
1.-Binaka jarriko gara. Zeron amaitzen den zenbaki bat esango dugu, adibidez 50 eta partaideetako bat fitxa gorria hamarnaka jarriko du tableroan eta besteak orri baten tableroa begiratu gabe hamarnako seriea idazten hasiko da. GELDI esaten dugunean, paperean idatzi duenak eta tablerokoak leku berdinean geratu badira puntu bat irabaziko dute.
2.- taldeka ipini ostean, fitxa gorriak eta urdinak nahasten dira.
Partaide batek 10 eta 200 artean dagoen lauki bat aukeratzen du eta besteek zenbat fitxa gorri eta urdin behar dituzten horra heltzeko hartu behar dituzte. Konprobatuko dute. Ehunekoak sartu daitezke.

ZENBAT PUNTU DITUT

Hamarnaka doan tablero bat eta bi dado behar ditugu.
1.- Dadoak bota ostena puntu kopuruak adierazten duen hamarnaka aldiz mugituko gara tableroan eta heltzen garen zenbakia apuntatuko dugu. Urrunen heltzen denak irabazten du.
2.- Bi aldiz edo gehiagotan bota dadoak batu puntuazioa eta ikusi ze zenbakia arte heltzen zaren


NOR HELTZEN DA URRUNAGO?

Talde bakoitzarentzat: 30 fitxa urdin eta 30 fitxa gorri eta bide bat
Fitxa urdinak bat balio dute eta gorriek 10, hamarreko eta unitateak.


Fitxak nahasten dira eta partaideek ikusi gabe, fitxa kopura bat hartu behar dute. Hartu dutena ikusi ondoren nor helduko den bidean urrunen estimatu behar dute eta gero konprobatu.



























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina