Bihar nere herrira bueltatzen naiz.
Aranzadi ikastolan, bertako irakasleekin, matematika manipulatiboen tailer bat egingo dut. Oso pozik nago eta gauza asko ikasiko
ditudala argi dekot. Elkarlana espero dut, beraien dudak eta beharrak
asetzeko. Lehen Hezkuntzan erabili daitezkeen material batzuk
manipulatuko ditugu: erregletak, sistema hamartarra eratzeko
materiala, eragiketak egiteko era desberdinak, zatikiak, geoplanoa...
Tailer horren gora beherak bihar
azalduko ditut beste sarrera baten.
BIHAR ARTE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina