Geometriako arauak argi geratu direla uste dut baina...
BIZI, MUGIMENDUA
AHOZ ADIERAZI, GALDEKETA
ERREPRESENTAZIOA
Errepresentazioa da oraingoan landuko duguna. Kontzeptu desberdinak
azaltzeko ideia batzuk praktikan jarriko ditugu.
- LERRO ZUZENA , koloretako zinta desberdinekin irudi bat egingo dugu. Horri koadrikulatuetan puntuak lotuz lerro zuzena egiten ahaleginduko gara eta azkenik erregela erabiliko dugu.
- LERRO KURBATUA, eskulanak egiteko erabiltzen diren alanbre batzuk tolestuta lortuko ditugu, areazko kaxa bat + atzamarra + irudiz betetako liburu bat.waliking by the way blogetik hartuta
- LERRO POLIGONALA, Kartulinazko tirak lotu plastilinagaz, eskulanak egiteko balio dituzten makilak lotu belkroa erabiliz.
- ZUZEN PARALELOAK, areazko kaxan, horri koadrikulatuetan puntuak batuz erregelaz.
- GURUTZATZEN DIREN ZUZENAK, ari zatiekin kartulina baten, margolan bat sortuko dugu bere markoaz eta guzti.
- ANGELUA, pai- pai bat egingo dugu
- IRUDI LAUAK ETA BOLUMENA DUTENAK, bolumena daukan gorputz bat hartuko dugu eta bere aurpegiak kalkatuko ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina