Gauza pilo bat ikasten gabiz neurozientziari esker. Azken aldian gai honek nire denbora libre guztia kentzen dit. Ez daukat beharrezkoa den formakuntza gai denak ondo ulertzeko baina ikas prozesua ulertzen lagunduko didan artikulu eta ensailo asko irakurri ditut.
Intuitiboki denok
dakigu zer den OROIMENA eta zer esan nahi dugun IKASKUNTZA edo ikas
prozesua aipatzen dugunean: “ Anak izagarrizko oroimen ona dauka!!
guztiaz oroitzen da!!!” Horrelako esaldiak denok esan eta entzun
ditugu edo “ ez zara mahaitik altzatuko biderketa taulak ikasi
arte” baina zertaz hari gara? Bi prozesu konplexus hari gara,
definizioz:
- OROIMENA: Gizakiek (animali batzuk) bizi izandako esperientziak gordetzeko dugun gaitasuna dela esan genezake. Bizitasun horiek, informazioa dira eta erabili nahi ditugunean prest dekoguz gordeta garunean. Oroimenak gure poratera aldatu dezake.
- IKASKUNTZA: Oroimenak gure portaera aldatzen badu, zerbait ikasi dugula esan dezakegu. Adibide batekin argiago geratuko da prozesu hau: Ogia erostera eguardiko 12:30 etan joan naiz eta ia 15 minutu itxaron behar izan ditut. Hurrengo egunean 12:30etan joan beharrean beranduago joatea erabaki dut. Zergatik?Bizi izan dudana gordeta geratu da nire garunean eta horrek nire portaera aldatu du, ikasi dudala esan genezake, hamabi terdietan ogi bila joatea ez dela ideia ona ikasi dut itxaron behar delako.Ikaskuntza hau bi eratara interpretatu daiteke: oroimenari esker poertaera aldatzea edo informazio berria garunean gordetzea.
INFORMAZIOA
GORDETZEA
Nola sortzen da
oroimen berri bat? Hiru pauso daude. Oso konplexuak direnez
sinplifikatu egin ditut:
- Lorpena
- Finkapena
- Berreskuratzea
LORPENA
Arreta eta
motibazioak garrantsi handia daukate. Hauek erabakitzen dute guretzat
inguruko ze estimulu diren garrantzitsuenak eta arreta non jarri
behar duzun. Bizipen bakoitzak, garunean “ errepresentazio” bat
sortzen du. “Errepresentazioa” horren sorrerarekin “hipokanpoa”
oso lotuta dago. Errepresentazio horiek denbora gutxi iraun dezakete
edo guztiz kontrako. Bere iraupenaz arduratzen dena FINKAPENA da.
FINKAPENA
Egitura ahul bat
indartu egiten du. Zer egin egitura sendotzeko, hori da hurrengoko
pausoa:
- Lo egin
- Informazioarekin lotura emozional bat izan
- Gogorarazten dugun aldi kopurua
- Aurretik dakigun zerbaitekin egiten dugun lotura kopuruaren arabera
BERRESKURATZEA
Garunean bilduta
daukagun informazio horretara kostiente joan al gara edo nahigabe,
adibidez zerbait konkretua usainduz beste momentu bat gogorarazten
gaitu.
Oroimen arazoak
baditugu, edozein ataletan izan genezake arazoa. Arreta arazoak
dituztenek (TDA) lorpenaren atalean dute arazoa eta mihi puntan
dekogunean hitz bat eta ez zaigunean bururatzen berreskuratze
prozesuan dugu arazoa.
Laburbilduz, Ikas
prozesuan oroimenak pisu asko dauka eta oroimenaren atalak kontutan
izaten baditugu lehe atala pisteko gure ikasleak motibatu behar
ditugu , finkapena lortzeko sentitu, bizi behar dute eta azkenik
berreskurapena landu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina