2015 urtea badoa eta ongi etorria eman behar diogu 2016ari.
Ez dut inoiz, balantzerik egiten eta aurten ere ez dut egingo.
Eskerrak ematea gustatzen zaizkit eta ez bakarrik egun hauetan, egunero eskerrak eman beharko genituzkeela uste dut.
Badakizue nortzuk zareten, beti nire ondoan!!!
BESARKADA bat!!!, hain gustuko ditudan besarkadak energia ematen digutenak.
Maialen Elorzak, Artekale liburudendakoak gomendatu didan liburu honen izenburua bezala, BESARKADA.Uxue Alberdi eta Maite Gurrutxaga.
Besarkada
poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren
artean, gorputzen eta arimen arteko batasunari jarritako kantua da.
Haragizko besarkadan nola, bat egiten dute mundu sinbolikoak eta
fisikoak, intuiziozkoak eta poetikoak. Bidaia bat biltzearen eta
askatzearen artean. Bizitzaren eta heriotzaren arteko kulunkan.
URTE BERRI ON ETA BESARKADA BAT
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina