2014-09-29

BERGARAKO ARANZADI IKASTOLAN TAILERRA

Bihar nere herrira bueltatzen naiz. Aranzadi ikastolan, bertako irakasleekin, matematika manipulatiboen tailer bat egingo dut. Oso pozik nago eta gauza asko ikasiko ditudala argi dekot. Elkarlana espero dut, beraien dudak eta beharrak asetzeko. Lehen Hezkuntzan erabili daitezkeen material batzuk manipulatuko ditugu: erregletak, sistema hamartarra eratzeko materiala, eragiketak egiteko era desberdinak, zatikiak, geoplanoa...
Tailer horren gora beherak bihar azalduko ditut beste sarrera baten.


BIHAR ARTE

2014-09-28

LOGIKA MATEMATIKOA ERAIKITZEN

Pentsamendu logikoa ez da irakasten, ez du azalpenik behar. Ez dugu logika ikasi beharrik, pentsamendu logikoa garatu egin behar da. Ume bakoitzaren heldutasun prozesu pertsonala da, pentsamenduaren heldutasuna.
Hasiera baten egunerokotasunean, hasten dela esan genezake, badakite desberdintzen zein den handiagoa eta zein txikiagoa, luzeagoa eta motzagoa...eta horrek kantitatearen noziorantz bultzatzen ditu.
Denok daukagu “kapazitate logikoa” eta horregatik denok helduko gara “kantitate”ideia horretara baina bakoitzak bere erritmoa jarraituko du.
Umeek logika lantzeko, kapazitateak garatu behar dituzte: erlazionatzeko kapazitatea, ondorioak ateratzeko kapazitatea, pentsatzeko kapazitatea eta aurretik dakigun zerbait erabiltzea problema bat ebazteko.
Mentalki umeek garatzen duten lehen kapazitatea, ERLAZIOA da. Bigarren kapazitatea, ERREPRESENTAZIOA da, materialekin, marrazkiekin, ikonoekin egin dutena azaltzea eta azkena biak KONBINATZEA, deduzitzea zer den kausa eta ondorioa.
Adibide bat jarriko dut:
Gertaera bat deskribatuko dut. Utzik dauden globo batzuk ditut hamar bat, umeari hauek behatzeko esaten diogu. Behaketa amaitu eta gero globo horiek puztu egiten ditugu. Galdera bat planteatzen diogu umeari, Globo gehiago al ditut orain edo lehen?
Sei urte baino gutxiago baditu puztuta daudenean dituzula globo gehiago esango dizu ( pentsamendu analitikoa) baina aldi heldutasun bat duenak kopuru berdina duzula esango dizu ez bait duzu ez globo gehiago jarri ezta ere ez kendu (kausa eta ondorioa).





Umea zenbakiz inguratuta dagoela ezin bestekoa da, baina bere lehen urteetan zenbakiak ez du kantitate bat adierazten, zerbait adierazten du: bizi den etxebizitzaren zenbakia, jakolari baten zenbakia, liburu bat identifikatzeko...baina guzti honen helburua zenbakia kantitatearekin erlazionatzea da. Ez da bide erresa, zenbakia abstraptua da. Kapazak izan behar dira berain barnean abstrazino hori burutzeko.
Hau, aurretik hitz egin dugun heldutasun horren ondorioa da. Bakoitzak garatzen du, prozesu pertsonala da. Denok daukagu kapazitate hori, konkretutik sortua delako eta bizitza bizitzea konkretua delako. Guk eskoletatik eta etxeetatik hori bultzatu eta indartu behar dugu.
Nondik hasiko gara?
  1. Beti mugimenduarekin hasiko gara, berain gorputza esploratuz.
  2. Materiala erabiliz. Materialak berak bakarrik ez du ezer egiten umeak berarekin egiten duten ekintzak dira garratzia dutenak. Materiala galdera batekin doa beti, interesa sustatu behar da. Ez badago interesik ez dute inoiz ikasiko.
  3. Hitz egin. Lanean egon diren horretaz hitz egin eta azaldu ondorioak eta zergatiak orduan jakingo dugu aurrera jarraitu dezakegun edo ez.

Guztia honetan, aditua dena, Maria Antonia Canals da eta hemen Euskal Herriko unibertsitatean eman zuen hitzaldi bat lotzen dizuet. Merezi du benetan andra honi entzutea, disfrutatu!!!



2014-09-17

EUSKAL HERRIKO ZALDUNAK

Pasadan asteburuan Zaldibarren egon ginen Euskal Herriko cattle eta Team Penning lehiaketaren finala ikusten. Zaldi gainetik ganadua ondoen eurek gobernatzen dutela erakustea da helburu.
Gu arratsaldean joan ginen, taldekako lehiaketa ikusi genuen: Team Penning izenekoa.
Eta oraingoan ere nahigabe, zenbakiak lantzen egon ginen.


Hiru zalduneko taldeetan aritu ziren. Hamarrerako zenbakiekin markatuta zeuden behiak eta epaileak agintzen zuen zenbakia zuten behiak batu behar zituzten, denbora konkretu baten azpitik.


Epaileak zenbaki bat esate zuenean, gu ere jolasten hasten ginen. Ea zaldunak baino lehen topatzen ginuan zenbaki hori zeuzken hiru behi.
Horrela nire lau urteko semeak, entzumena grafiarekin lotu zuen, hau da ,zenbakiak identifikatzen ibili ginen,
ZUEK NOLA LANTZEN DITUZUE ZENBAKIAK?




2014-09-10

ANGELUEI SARRERA

Angeluei gerturatzeko, poligono itxi bat sortu genuen  mugimenduaz, oinez gainean ibili zitezen. Horretarako mailua, makilak eta koloretako sokak hartu genituen.



                                                                                                                                                                                                                                                                           










 Poligonoa prest zegoenean,bere aldeen gaineti ibiltzen hasi ginen. Poligonoaren aldea amaitzen zenean aurrera jarraitzeko bere ibilbidearen morantza eta norabidea aldatu behar zituenez. Galderak egiten hasi nintzen eta azaldu nien hori gertatzen den puntuari angelua deitzen zaiola. 









Aldea oinez egiten dutenean bista puntu baten jarrita egin dezake baina zer gertatzen da angelu batera heltzen denean? Bide aldaketa bat dago eta norantz begiratzen dugu orain?
ZENBAT GALDERA BURURATZEN ZAIZKIZUE?




2014-08-25

OPORRAK!!!

Aurtengo oporrak bereziak izan dira. Uztailean, gure etxeko txikiak besoa apurtu zuen eta horrek gure planak aldetu zituen. Kostaldera joan beharrean barrualdera joatea erabaki genuen. Esperientzia asko bizi izan ditugu eta nire semeek berriro ere asko irakatsi didate.
Egin dudan aurkikuntza garrantzitsuenetariko bat argazkian agertzen diren eduki ontzi horiek dira. Itxuraz, herri txiki bateko eskola-txiki baten aurkitu zituzten. 40 bat urte izango dituztela esan didate eta eskolan edukiera desberdinak eta berain arteko erlazioa azaltzeko erabiltzen zituzten.
Mila esker Roberto eta Consuelo!!!


Unitate desberdinak agertzen ziren idatzita, litro, doble lito, medio litro, medio decalitro, decalitro...



 
Konprobaketa bat egitea pentsatu genuen: Eduki ontzi handienak ez zeukan ezer idatzita horregatik pentsatu genuen decalitro bat izango zela bere aurretik zegoena medio decalitro zelako. Eduki ontzi handian bi medio decalitro  sartzen zirela konprobatu genuen.



























Hurrengo konprobaketa ez zitzaigun ondo irten, ZERGATIK?



2014-07-10

MONTESSORIREN "CAJA DE HUSOS"

Aste hontako tailerretara, uste dut esan dudala, bost urteko neskato bat etorri da gurera. Oso pozik gaude eta berarekin erregletak erabili aurretik beste baterial batzuk erabili ditugu. Hori apur bat azaltzeko pare bat bideoa jarriko ditut




                                                         Montessoriren caja de husos

 Lehen bideoan, kantitatea grafiarekin erlazionatzen du eta horrela "zero"-aren kontzeptua ulertzeko baliabideak ematen zaizkio. Garrantzitsua da makilak lotzea zenbakia gauza bat moduan ikus dezate, hau da, nahiz eta bere barruan makilak egon unitate bezala funtzionatu dezakeela ikus dezaten. Bigarrengoan, arezko kaxa bategaz eta lijazko zenbakiekin, zenbakiak idazten ikasiko ditu.





Lijasko kartak Montessorinak dira.Montessorik esaten zuen bezala, "HAURREN INTELIGENTZIA BERAIEN ESKUETAN DAGO" horregatik hasieran atzamarrarekin idazten dugu  geroago paperera pasatuz. Nik kartulina eta lija erosis egin ditut. Merkatuan erosi daitezke, baita lijasko abezedarioa ere.






2014-07-06

ARITMETIKA LANDU AURRETIK


Uztaileko erregletako astean, partaide berezi bat izango da, 5 urteko gelan dabilen neskato bat dator gurera. Bere kasuan, erregletekin hasi aurretik, aritmetika landu aurretik komenigarriak diren hiru material landuko ditugu. Montessori andreak, PSICO ARITMETICA liburuan azaltzen duen moduan.





                                          kalean izango da tailerra eguraldiak usten badigu


 Materialak hauek dira:

  1. Barrak

Nire barrak ez dira Montessori, nik egindakoak dira. Ez dauz koloreka zatituta, jakitreko luzera bakoitzak ze zenbakiri dagokion beste teknika bat erabiliko dugu.

     2.   Kaxa+makilak



Argazki honetan kaxak falta dira baina bere funtzioa betetzen du, zenbakia kantitatearekin lotzea bait da eta horrela "zeroa"-k adierazten duena ulertzea. Material honekin grafia ere ikasten da. Grafia ikasteko, hau da, zenbakiak zela idazten diren ikasteko, Montesso-rik lijas egindako zenbakiak dauzaka. Nik berriro ere eskulanak egiten zenbaki hoiek egin ditut eta biharko bideoan nola erabiltzen diren azalduko dut.


        3. Txartelak+objektuak