2016-10-30

TRUKATZE PROPIETATEA

Bazen behin "M" izeneko ume bat eskolara poz pozik juaten zena.
Lagunekin primeran pasatzen zuen eta gelan ez zen txarto moldatzen.
Egun baten, triste xamar urten zen eskokatik. Bere arreba nagusiak horrela ikusirik zer geratzen zitzaion galdetu zion:
" Gaur andereñoak fitxaren zati bat bakarrik egiteko esan dit, beste zatiak garrantzirik ez duela esanez eta hori niri bakarrik esan dit"
Arrebak zer geratzen zen jakitea nahi zuenez,
andereñoarekin hitz egitera juan zen.
Guztiz arrituta geratu zen, ikustean, trukatze propietatea zela bere anai "M"k jakin behar zuena, horregatik etxera heldu eta erregletak atera zituen.









Nik uste dut TRUKATZE propietatea, beste propietate guztiekin batera, matematiken oinarri direla, bestela zer dira matematikak, zenbakiak bakarrik? edo zenbakien handitasunaz jabetzeko bidea?
Ume guztiek  propietate hori eta beste asko ulertzeko gaitasuna daukiela uste dut, beraiekin, laguntzen, ondorio horietara nola heldu da gure lana. Neurozientziak esaten digun bezala, denok ez gara berdinak eta ez dekoguz konexio berdinak garatuta baina bide desberdinak eraikiz konexio berriak sortu ditzakegu.

"M"rekin erregletekin zenbakiak manipulatu ditugu, gero irudikatu eta azkenik era abstraktuan jarri ditugu. Askotan galdetzen didate zein den era abstraktu hori, guretzat jada da ez denez arraro egiten zaielako. Argazkietan agertzen den azken zatia, 6+2=8, 4+4=8.....

2016-10-27

BUELTATZEKO ORDUA HELDU DA!!!!



Azken aldian lanpetuta nabil eta burua ideia berriz gainezka izan arren ez dut denborarik hartu idatziz azaltzeko.
Aurtengo ikasturtea "indartsu" hasi da, proiektu berriekin. Aurrera doazen eiñean azalduko ditut. 


  


Bestetik nire ikasle kuttunari buruzko egunerokoa idaztea pentsatu dut.Hemendik aurrera "M" deituko diot, 2.mailan dago aurten eta esan beharra daukat udako oporrak oso ondo etorri zaizkiola, beste bat dirudi."M"kin gauza asko landu ditugu, elkarrekin, taldeko lana izan da, bere familiak ematen diona ez dio inork ematen. Alde sentsoriala landu dugu, imajinazioa, enpatia, jokoa....baina hori dena hurrengoko ataletan azalduko dut. Astero berarekin egiten dudana idatziko dut.  

2016-05-08

MATESAREA BLOGA



http://www.matesarea.net/bloga/wp-content/uploads/2016/03/cropped-matesarea.jpg



Gaur, Jose Manuelek gonbidatuta Matesarea blogan erregletei buruz idatzi dut. Eskerrak eman nahi dizkiot, nirekin gogorarazteagatik: MILA ESKER


 http://www.matesarea.net/bloga/

2016-03-12

Montessoriren urtebetetzeak


Oraingoan ipuin bat kontatuko dizuet:

Ba zen behin Maria Montessori izeneko emakume bat. Bere bizitzan gauza asko egin zituen (hurrengo baten azalduko dut) eta horietako bat eskola manipulatibo bat sortzea izan zen. Eskola hauetan norbaiten urtebetetzea denean bere bizitzarekin ipuin txikitxo bat egiten dute. Urtaro desberdinez osatutako maindire bat jartzen dute eta erdian mundu bat eta eguzkia errepresentatzen duen bela bat. Urteak betetzen dituenaren argazkiak jartzen dituzte erdian    eta bere bizitzaren historia kontatzen hasten dira. Adibide moduan nik nere seme Markelena egingo dut laster bere urtebetetzea delako:

" Orain dela 9 urte, 2007ko Apirilaren 12an Markel izeneko mutiko bat jaio zen eta momentu horretatik aurrera mundua Markelekin batera eguzkiaren inguruan biraka hasi zen. Markel Apirilean jaio zenez, udaberriari dagokion zatian jarriko dugu mundua. Munduak bi bira mota ematen ditu bat eguzkiaren inguruan eta horrela urtaro desberdinetatik pasatzen gara eta bestea bere ardatzaren inguruan eguna eta gaua sortuz( Montessori beti azpijokoan ibiltzen zen guzti honekin mundua eta birak azaltzen zituen). Lurra eguzkiaren inguruan biraka dabilela, urtaro guztiak pasatuz berriz udaberrira heltzen gara eta orduan Markelek urte bat egin zuen"( eta umearen argazki desberdinak erakusten dira)............eta horrela umearen bizitzan gertatu diren gauza on guztiak kontatzen ditugu argazkiez lagunduz, kasu honetan bederatzi bira eman arte.
Amaitzeko ZORIONAK ZURI kantatzen dugu eta bela itzaltzen du.

Urte askotan zehar gurera hurbiltzen diren umeekin egin dugu hau baina ez geneukan Montessoriren mandirerik, non urtaroak eta hilabeteak agertzen zirenik, beraz guk egitea erabaki dugu. Gure mateko tailerretara gerturatzen diren gazte eta umeek egin dute, lan taldean.
ESKERRIK ASKO OSO LAN POLITTA EGIN DUZUE!!!!
Hemendik aurrera badekogu maindirea urtebetetzeak ondo ospatzeko!!!





ELKARRIZKETA



Ikastaroa amaitzen dago eta ikasleen proiektuak ikusten nengoela(Bikainak dira!!!) ikastaroa hasi aurretik egin zidaten elkarrizketa batez gogoratu naiz.
Lotura ipintzen dut nahi duenak irakur dezan.
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2016/02/01/lorena-egidazu-matematika-problema-bati-soluzioa-topatzeko-bide-bat-da/

2016-01-03

TAILER BERRIA: MUGIMENDUA ETA IKAS PROZESUA





Denok dakizuen bezala, matematikak lantzeko tailer desberdinak ematen ditut, bai haur eta bai helduei. Matematikak lantzeko orduan, heldutasuna kontutan hartzen dut, gure bizitzako zein puntutan gauden ulertzea eta horrekin lotutako jarduerak antolatzea ezin bestekoa dela uste dut.
Zenbakikuntzari sarrera eman aurretik, hainbat gauza egin behar ditugu. Ez gara zenbakietan zentratu behar, eman behar diren pausoak, ez dute solik matematikak ulertzea helburutzat, ikas prosezua indartzeko disenatuta daude.
Gure haurrek, ikas prozesu erraz bat izan dezaten, kontutan izan behar dugu, 0 eta 7 urteen tartean, bere abilidade motorrak eta sentsorialak eztanda egin behar dutela.
Hori, jolasak, material desberdinak erabiliz eta natura esploratuz lortzen da, Gorputza eta zentzumenak oinarri hartuta.
Gai honetan aditu askok ( Fay, Ayres, Goddard, Audry Mc Allen ), azaltzen duten bezala, ikaste prozesuan zailtasunak dituzten askok, integrazio sensorial eta motor arazoak dituztelako da.

Nire esperintzia, garapen motorra, lateralitatea, gorputzaren 4 zentzumenak eta orientazio espaziala kontutan izan da, urte berrirako tailer berri bat diseinatu dut.


  1. Saio hasieran bi aukera izango ditugu: batzuetan deskribapen batekin hasiko gara, hau da, deskribapen bat irakurriko dugu eta parte hartzaileak, entzuten dutena imajinatu beharko dute. Honekin galdeketa bat egingo da.Honen helburua garunean irudiak sortzea izango da. Beste batzuetan kanta batekin hasiko gara, kanta mugimenduaz lotuta egongo da, hurrengo bideoan agertzen direnak bezalakoak,


    http://www.vozymovimiento.com/wp-content/uploads/2014/12/tamara.gif




  2. Lehen saioan, lurrean jarriko gara eta mugimendu batzuk egingo ditugu, lurrean nola jesarri behar garen azaltzeko, gehienetan lurrean egingo ditugu jarduera guztiak.


  3. Azkenik jolasten hasiko gara: espazioa ezagutu, gorputza espazioan kokatu, kanpoa sentituko, ezaugarriak topatu, ezaugarriak aldatu, logika..... eta dena al denean behintzat MUGITUZ egingo dugu

2015-12-31

AGUR 2015 eta ONGI ETORRI 2016!!!!!!!


2015 urtea badoa eta ongi etorria eman behar diogu 2016ari.


Ez dut inoiz, balantzerik egiten eta aurten ere ez dut egingo.
Eskerrak ematea gustatzen zaizkit eta ez bakarrik egun hauetan, egunero eskerrak eman beharko genituzkeela uste dut.
Badakizue nortzuk zareten, beti nire ondoan!!! 
BESARKADA bat!!!, hain gustuko ditudan besarkadak energia ematen digutenak.














Maialen Elorzak, Artekale liburudendakoak gomendatu didan liburu honen izenburua bezala, BESARKADA.Uxue Alberdi eta Maite Gurrutxaga.
Besarkada poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren artean, gorputzen eta arimen arteko batasunari jarritako kantua da. Haragizko besarkadan nola, bat egiten dute mundu sinbolikoak eta fisikoak, intuiziozkoak eta poetikoak. Bidaia bat biltzearen eta askatzearen artean. Bizitzaren eta heriotzaren arteko kulunkan.



URTE BERRI ON ETA BESARKADA BAT