2014-11-25

ALOHA


Urrian hasi ginen programa honekin, baina zer da Aloha?

ALOHA Mental Arithmetic 5 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako programa da. Beren garapen mentala modu dibertigarrian sustatzen duena, burmuineko eskuin aldeko hemisferioaren erabilera indartuz aritmetikako
eragiketak azkar eta zehaztasunez egiten ikasten duten bitartean.

ALOHA Mental Arithmetic zentroak abakoa erabiltzen du haurrei buruko aritmetika irakasteko elementu nagusi gisa.
Malasian sortu zen 1993 urtean eta "MalasiakoAbako eta Buru Aritmetika Erakundearen” eta“ Z h e i j i a n g ( T x i n a ) Pr o b i n t z i a k o A b a k o
Erakundearen” bermearekin, ALOHA MentalArithmetic programa 20 herrialde desberdinetan aurkitzen da gaur egun.



Bihar programa hau Bergarako Aranzadi ikastolan (http://www.aranzadiikastola.org/eu )azalduko dut eta nola erabili dezaketen Abako japoniarra kalkulu mentala indartzeko.

2014-11-16

HAUR HEZKUNTZARAKO MATERIAL BATZUK

Orain dela gutxi Bizkaia aldeko eskola baten izan nintzen ikastaro bat ematen.  Bertako haur hezkuntzako irakasleek material berria erosteko aukera zuten, hori bai aukera!! eta laguntza eskatu zidaten.
Dakizuen moduan, matematika munduan nabil eta haur hezkuntzan landu behar diren LOGIKA, ZENBAKIKUNTZA eta GEOMETRIA, nor berak sortutako materialez eta mugimenduaz landu daitezkeela uste dut baina material estrukturatu askok, laguntzen dutela ere argi dado.

LOGIKA

BLOKE LOGIKOAK: Duda barik, txapelduna!! 
SAILKATU: Sailkatzeko edozein material erabili daiteke, batez ere koloreka sailkatzeko.
 
MONTESSORIREN KOLOREEN KAXA: Asko gustatzen zait kaxa hau, koloreak ordenatu behar dira, ilunagotik argiagora.







SOINUAK PAREKATZEA: Hau nahiko erraza da etxean egitea baina erosteko be ez da oso gareztia
 MONTESSORIREN THE PINK TOWER: Bolumenaren arabera ordenatzea izango litzake bere helburua. Montessoriren materialak guztiak bezala autokonprobaketa du.
 MONTESSORIREN THE BROWN STAIR:Bolumenak ordenatzeko erabiltzen da. Torre larrosarekin batuta eraikuntza desberdinak egin daitezke.

 UKIPENA: jolas hau topatu dut eta asko gustatu zait ukipen zentzuaz parekatzen duelako, oso montessori da hori!!
Nahi baduzue hemen erosi daiteke: http://www.azarbe.net/tacto-foto.html


USAIMENA: Usainaz baliatuz, parekatuko dugu.
http://www.azarbe.net/materiales-educativos/desarrollo-sensorial/tacto-y-olfato/las-frutas-y-sus-olores.html 
PIOLINO: Bloke logikoak bezala, material estrukturatu bat da, forma, kolorea eta tamainaren arabera sailkatu behar da.
POLIKUBOAK: Seriazioak, sailkapenak, parekatu.
                                      Eraikuntzak
                                      Geometria
                                      Logikako ariketak, pentonimoak sortu daitezke
                                      Zatikiak lantzeko 
 
 SERIAZIOAK: Seriazioak egiteko material piloa dago, adibide batzuk MINILAND ek dauzka.


http://www.minilandeducational.com/activity-buttons/ 
 

POSIZIOA ETA GEOMETRIA

Etxe honek daukan topologia tailerrak asko gustatzen zaizkit, begirada bat bota!!


Gorputz geometrikoak eta topologia bi baten hau bai dela interesgarria.
  
 Mini arco Bergarako ikastolan deskubritu nuen material bat da, gauza asko lantzeko balio du.
GEOPLANOA, barruan, kanpoan, mugak, lerro itxiak, lerro zuzenak eta irudi lauak eraikitzeko erabili dezakegu haur hezkuntzan
MONTESSORIREN GORPUTZ LAUAK: Irudian agertzen direnak montessoriren imitatzaileak dira baina ideiak bat hartzeko balio digu eta gainera montessorinak baino askoz ere merkeagoak dira.
http://www.azarbe.net/baby-formas.html
 ERAIKUNTZAK egitea ere oso garrantzitsua da eta oraingoan material desberdin hau erakustea nahi dizuet, niretzat behintzat berria da!
GORPUTZ GEOMETRIKOAK ezagutzeko, hiru dimentsioko irudi bat bi dimentsioko bere irudiarekin erlazionatuz lortu daiteke.

Baita ere domino batekin



 ZENBAKIKUNTZA

Zenbakikuntzan hiru lau bat material ezin bestekoak iruditzen zaizkit,
ERREGLETAK, LIXASKO ZENBAKIAK, ZENBAKIAK ETA MATERIALA ETA MONTESSORIREN TXARTELAK.
Material hauek JUGARJUGAR orrian aurkitu ditut eta oso ondo daude prezioz.

Zenbakiak ondo ulertzen dituenean eta kantitatea ulertzen duenean eragiketak egitera pasatu gaitezke lehenago inoiz ez. 
Eragiketen mundua, jolas mailan, kalkulu mentala garatzean oinarrituta dago. Berau lantzeko mila joku daude baina hauek ez digute lagunduko kontzeptua ulertzen.
Batuketa eta kenketak manipualtiboki egin behar dira aurretik azaldu ditudan Montessoriren zenbakiak eta 10 oinarriko materialaz adibidez.

 
 

2014-10-06

JOLASTEN JARRAITU!!!!!



Aurreko sarreran esan nuen bezala, bideoak osorik ikusteko aukera daukazue. Nahi baduzue youtube-ko kanalean ikusi ditzakezue edo bestela hemen klikatuz. Laster arte !!!















JOLASTERA!!!!

Oraingoan idatziz azaldu beharrean, bideotutorial bat egin dut.
Ea ze iruditzen zaizuen!!!

2014-10-03

ESKERRIK ASKO

Iritsi da eskerrak emateko momentua:

Nire ingurukoei eskerrik asko, beraien laguntzagatik eta beti hor zauzielako.



Eskerrik asko, MATEMATIKAKO TAILERRETARA eta ZIENTZIESKOLARA hurbiltzen zaien guztioi.
Eskerrik asko, BERGARAKO ARAZNZADI IKASTOLARI, oso gustora egon nintzen, segi manipulatzen !!!
Eskerrik asko, JM LOPEZ zure laguntzagatik.
Eskerrik asko ZAMUDIOKO ESKOLARI, haur hezkuntzakoekin nabil mate lantzen eta datorren astean lehen hezkuntzakoekin izango naiz. Arrera ikarragarria egin didazue, mila esker!
Eskerrik asko BEASAINGO ESKOLARI.
Eskerrik asko BUSTURIAKO ESKOLARI.
Eskerrik asko UEU.
Eskerrik asko GARATUETAN nire ikastarora apuntatu zaten guztioi. Haur hezkuntzako ikastaroa jada bete da eta oso pozik nago, mila esker! Azaroan ikusiko gara.
Eskerrik asko ALOHARA etorri zaien guztiei.
Ez dut amaitu baina hurrengo baten jarraituko dut.

MILA ESKER GUZTIOI!!!


2014-09-29

BERGARAKO ARANZADI IKASTOLAN TAILERRA

Bihar nere herrira bueltatzen naiz. Aranzadi ikastolan, bertako irakasleekin, matematika manipulatiboen tailer bat egingo dut. Oso pozik nago eta gauza asko ikasiko ditudala argi dekot. Elkarlana espero dut, beraien dudak eta beharrak asetzeko. Lehen Hezkuntzan erabili daitezkeen material batzuk manipulatuko ditugu: erregletak, sistema hamartarra eratzeko materiala, eragiketak egiteko era desberdinak, zatikiak, geoplanoa...
Tailer horren gora beherak bihar azalduko ditut beste sarrera baten.


BIHAR ARTE

2014-09-28

LOGIKA MATEMATIKOA ERAIKITZEN

Pentsamendu logikoa ez da irakasten, ez du azalpenik behar. Ez dugu logika ikasi beharrik, pentsamendu logikoa garatu egin behar da. Ume bakoitzaren heldutasun prozesu pertsonala da, pentsamenduaren heldutasuna.
Hasiera baten egunerokotasunean, hasten dela esan genezake, badakite desberdintzen zein den handiagoa eta zein txikiagoa, luzeagoa eta motzagoa...eta horrek kantitatearen noziorantz bultzatzen ditu.
Denok daukagu “kapazitate logikoa” eta horregatik denok helduko gara “kantitate”ideia horretara baina bakoitzak bere erritmoa jarraituko du.
Umeek logika lantzeko, kapazitateak garatu behar dituzte: erlazionatzeko kapazitatea, ondorioak ateratzeko kapazitatea, pentsatzeko kapazitatea eta aurretik dakigun zerbait erabiltzea problema bat ebazteko.
Mentalki umeek garatzen duten lehen kapazitatea, ERLAZIOA da. Bigarren kapazitatea, ERREPRESENTAZIOA da, materialekin, marrazkiekin, ikonoekin egin dutena azaltzea eta azkena biak KONBINATZEA, deduzitzea zer den kausa eta ondorioa.
Adibide bat jarriko dut:
Gertaera bat deskribatuko dut. Utzik dauden globo batzuk ditut hamar bat, umeari hauek behatzeko esaten diogu. Behaketa amaitu eta gero globo horiek puztu egiten ditugu. Galdera bat planteatzen diogu umeari, Globo gehiago al ditut orain edo lehen?
Sei urte baino gutxiago baditu puztuta daudenean dituzula globo gehiago esango dizu ( pentsamendu analitikoa) baina aldi heldutasun bat duenak kopuru berdina duzula esango dizu ez bait duzu ez globo gehiago jarri ezta ere ez kendu (kausa eta ondorioa).





Umea zenbakiz inguratuta dagoela ezin bestekoa da, baina bere lehen urteetan zenbakiak ez du kantitate bat adierazten, zerbait adierazten du: bizi den etxebizitzaren zenbakia, jakolari baten zenbakia, liburu bat identifikatzeko...baina guzti honen helburua zenbakia kantitatearekin erlazionatzea da. Ez da bide erresa, zenbakia abstraptua da. Kapazak izan behar dira berain barnean abstrazino hori burutzeko.
Hau, aurretik hitz egin dugun heldutasun horren ondorioa da. Bakoitzak garatzen du, prozesu pertsonala da. Denok daukagu kapazitate hori, konkretutik sortua delako eta bizitza bizitzea konkretua delako. Guk eskoletatik eta etxeetatik hori bultzatu eta indartu behar dugu.
Nondik hasiko gara?
  1. Beti mugimenduarekin hasiko gara, berain gorputza esploratuz.
  2. Materiala erabiliz. Materialak berak bakarrik ez du ezer egiten umeak berarekin egiten duten ekintzak dira garratzia dutenak. Materiala galdera batekin doa beti, interesa sustatu behar da. Ez badago interesik ez dute inoiz ikasiko.
  3. Hitz egin. Lanean egon diren horretaz hitz egin eta azaldu ondorioak eta zergatiak orduan jakingo dugu aurrera jarraitu dezakegun edo ez.

Guztia honetan, aditua dena, Maria Antonia Canals da eta hemen Euskal Herriko unibertsitatean eman zuen hitzaldi bat lotzen dizuet. Merezi du benetan andra honi entzutea, disfrutatu!!!