Atzo izan zen Gasteizko berritzeguneko bigarren saioa eta oso pozik irten nintzen. Ikastaroa hau, lehen aldiz da hainbeste pertsonekin egiten dudala, 44k eman dute izena eta apur bat konplikatua da denak manipulatzen jartzea.
Bestetik hezkuntza publikoan aldaketak gertatzen hari diren seina era bada eta horregatik oso pozik nago, profesional eta proiektu ikaragarriak ditugu hezkuntza publikoan!!!!
Nahiz eta denbora gutxi izan uste dut nire helburua lortu dudala, ideia berriak sortu dituzte!!!!
Lehen saioan sarrera eman gehion zenbakikuntzari: erlazioak, sailkapena, ezaugarriak antzeman, ordenazioa eta ezaugarri aldaketa.
Bigarren saioan: kantitatearen kontzeptua landu dugu baita ere deskonposaketa.
Hurrengo saioa Otsailean izango da eta helburua kurrikuluna manipulatiboekin lotzea izango da.
2017-12-01
2017-11-14
JOLASTUZ, sistema hamartarra ulertu
Betidanik nabil sistema hamartarrari bueltaka, hain erreza eta aldi berean hain zaila den gauzari.
Nik uste dut jolas asko egin daitezkeela hamarreko taldearen kontzeptua ulertzeko eta aurreko baten kutxazaina jarri nuen bezala, oraingoan beste batzuk jarriko ditut, ea ulertzen den azaltzea nahi dudana nahiko korapilatzen naiz azalpenetan eta.
ZENBAT HARRITXO BEHAR DITUT?
9 fitxa gorri+9 fitxa urdin + bidea
Talde bakoitzarentzat.
1.- Zifra berdinak dituzten bi zenbaki hartzen dira, adibidez 23 eta 32 eta bakoitzak zenbat fitxa gorri eta zenbat urdin behar dituzten 23 eta 32ra heltzeko esan behar dute.
Konprobatu behar dute bidea eginez.
2.- Taula desbedinak ematen zaizkie eta norekin helduko diren urrunago esan behar dute eta konprobatu.
TAULAK: H/U
2 3
3 2
MEZULARIA
6 partaideko taldeak sortzen dira.
Beharrezkoa: 100 makil, 9 fitxa gorri eta 9 fitxa urdin, hamarreko eta unitatearen taula, kantitate taula bat, papera eta klip
Lehengo umeari makil kopurua poltsa baten ematen zaio,bigarrenari fitxak, hirugarrenari taula, laugarrenari kantitate taula, bosgarren eta seigarrenari papera.
Lehenak makil kopuru bat ateratzen du, bigarrenari erakutsi eta honek fitxekin hamarreko eta unitateetan jarri beharko du. Bigarrenak, fitxak hirugarrenari erakusten dizkio eta honek hamarreko eta unitateko taulan jarri beharko ditu. Taula hurrengoari erakutsiz, honek kantitate taulan idatzi beharko du klip batez. Bosgarrenak paperean zenbakia idatzi beharko du eta azkenak letraz zenbakia idatzi.
ZE MARRAZKI DA?
Bidea aurrean dutela galdeketa:
1.-Ze marrazkitara helduko gara bi fitxa gorri eta 6 urdinez?Lehenak esaten irabazten du
2.-Alderantzizkoa ere egin daiteke, irudira heltzeko zenbat behar ....
3.- Ze irudi agertzen da 100 zenbakian? Azkarren esaten duenak irabazten du
ORDENATU
0tik 100ra txartelak
1.- Hiru bat txartel kendu ostean eta talde desberdinak egin ondoren zenbakiak ordenatu behar ditugula esango diegu.
Txartel kopurua talde desberdinen artean banatu ondoren turnoka ordenatu behar dituztela azalduko diegu. Lehengo hamarrekoak jarriko ditugu. Gero beste denak . Ez badute ondo jarri beste taldekoek konpondu dezakete baina aginduak emanez, hau da, adibidez, 40a baina handiagoa edo txikiagoa da, bi hauen artean dago...eta mota horretako aginduekin .Ezin dute esan eskuma ezkerra edo horrelakorik
ZENBAKIEN GUDUA
Jolas honetarako montessoriren txartelak erabiliko ditugu.
Talde bakoitzak zenbaki bat sortu beharko du ematen diren zifrekin eta handienak irabaziko du.
Zifra kopurua aldatzen joan daiteke.
ZENBAT FITXA BEHAR DITUT
Fitxak eta bide bat non 100tik gorakoak agertzen diren.
1.-Binaka jarriko gara. Zeron amaitzen den zenbaki bat esango dugu, adibidez 50 eta partaideetako bat fitxa gorria hamarnaka jarriko du tableroan eta besteak orri baten tableroa begiratu gabe hamarnako seriea idazten hasiko da. GELDI esaten dugunean, paperean idatzi duenak eta tablerokoak leku berdinean geratu badira puntu bat irabaziko dute.
2.- taldeka ipini ostean, fitxa gorriak eta urdinak nahasten dira.
Partaide batek 10 eta 200 artean dagoen lauki bat aukeratzen du eta besteek zenbat fitxa gorri eta urdin behar dituzten horra heltzeko hartu behar dituzte. Konprobatuko dute. Ehunekoak sartu daitezke.
ZENBAT PUNTU DITUT
Hamarnaka doan tablero bat eta bi dado behar ditugu.
1.- Dadoak bota ostena puntu kopuruak adierazten duen hamarnaka aldiz mugituko gara tableroan eta heltzen garen zenbakia apuntatuko dugu. Urrunen heltzen denak irabazten du.
2.- Bi aldiz edo gehiagotan bota dadoak batu puntuazioa eta ikusi ze zenbakia arte heltzen zaren
NOR HELTZEN DA URRUNAGO?
Talde bakoitzarentzat: 30 fitxa urdin eta 30 fitxa gorri eta bide bat
Fitxa urdinak bat balio dute eta gorriek 10, hamarreko eta unitateak.
Fitxak nahasten dira eta partaideek ikusi gabe, fitxa kopura bat hartu behar dute. Hartu dutena ikusi ondoren nor helduko den bidean urrunen estimatu behar dute eta gero konprobatu.

2017-10-15
MoodleMoot Euskadi 2017
Ostiralean han izango naiz!!!
Mila esker UEU ko lankideei gonbidapena luzatzeagatik!!!
Ikastaroak moodle en laguntzaz nola ematen ditugun azalduko dut 7 minututan!!!!
Informazioa gehiago
2017-09-12
UDAZKENEKO IKASTAROAK
Uda amaitu da eta bueltan gaude berriro. Aspaldi ezer idatzi gabe egon arren, burua lanean eduki dugu eta orain dena ateratzeko ordua heldu zaigu.
Berrikuntza asko ditugu, azaltzen joango garenak, baina oraingo sarrera udazkeneko UEUko ikastaroei buruz hitz egiteko da.
Udaberriko ikastaroetan, arrera oso ona izan zuen KOLOREZKO ZENBAKIAK eta asko kanpoan geratu zinetenez, oraingoan udazkenetakoetan berriz eskaintzea proposatu zidatenean ez nuen dudarik izan. AURRERA!!!!
Ikastaroari buruzko informazio dena lotura honetan daukazue
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2017/09/05/ueuren-2017ko-udazkeneko-eskaintza-martxan/
Hainbat ikastaro daude online eta aurrez aurrekoak, beti bezala oso interesgarriak
ON-LINE ESKAINTZA :

- Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala.
- Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez.
- Moodle-n irakaskuntza eraginkorra nola.
- Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan.
- Norberaren PLEa osatzen: lan akademikoak eta talde-lanak errazteko baliabide teknologikoak.
- R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan.
- Tribuaren berbak sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak.
- Adimen emozionala ikasgelan. Iruñea.
- Argazki kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak. Azpeitia.
- Argazkigintza digitala: edizioa. Iruñea.
- Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia. Iruñea.
- Euskal paisaiak 2050: Eibarko erronkak aztertuz lurralde zabalerako aukerak sortzeko. Eibar.
- Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak. Eibar.
- Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen. Azpeitia.
- Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan. Eibar.
- Jende aurrean hitz egin. Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa. Iruñea.
- Larreko eskolatik. Musika beste era batera irakasteko proposamena. Eibar.
- Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Iruñea.
- Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza. Eibar.
- Psikomotrizitatea, mugimendua eta jolas librea. Iruñea.
- Sexuaren inguruan begirada hausnartua. Iruñea.
- “Arkitekturan, euskaraz?” II. Topaketa. Eibar.
2017-02-24
MULTIPLO ETA ZATITZAILEAK
Oraingoan multiplo eta zatitzaile kontzeptuari sarrera posible bat nola eman azalduko dizuet.
Nik oraingoan erregletak erabili ditut eta lehen hezkuntzako 4. mailan dabilen nire seme Markelez baliatuz, multiploak azaltzen saiatu naiz.
Erregletak aurretik ezagutzen zituen, ezinbestekoa!!bestela ez du kontzeptua ondo ulertuko.
Ez dut uste 6. mailara itxaron behar denik kontzeptuari sarrera emateko, edozein momentu da ona, baita ere haur hezkuntzan.
Horrela D.B.H ra heltzen direnean ez dute arazorik izango mota honetako ariketak ebazten,
Bi soka dauzkat, bat 2.7 dm takoa eta bestea 12 cm takoa. Zatiak egin nahi ditut eta zati denak berdin neurtu behar dute. Zenbatekoak izan behar dira zatiak sokarik ez sobratzeko? Zenbat zatitan banatu beharko dugu 2.7 dm ko soka eta 12 cm takoa????
Badakigu, erregletak laranjak 10 cm neurtzen dituela beraz 2.7 dm ko soka egiteko bi erregleta laranja eta erregleta beltza beharko ditugu. Aldiz, 12 cm egiteko, erregleta laranja eta gorria.
Azpiko irudian agertzen da problema ebazteko bidea
Esan dizuedan bezala, bideo bat ipiniko dut multiplo eta m.k.t ren kontzeptuari sarrera emateko nire semeaz landu dudan bidea.
Orain errepikapena falta da, behin da berriz zenbakiak aztertzea, multiplo eta zatitzaile kontzeptuak bereganatu arte.

2017-02-10
UEUko udaberriko ikastaroak
Eskerrak eman behar dizkiot UEUri beraien udaberriko ikastaroetan parte hartzera gonbidatu didatelako.
Aspalditik nabil erregleten inguruko ikastaro bat emateko gogoaz, oso material borobila da, kantitatea landu daiteke, ordenazioa, eragiketak, zatigarritasuna, probabilitatea, logaritmoak, ekuazioak....
Interesa daukazuenok, badakizue, izena eman eta elkarrekin murgilduko gara erregleten munduan.
UEUkoek egin zidaten elkarrizketaren lotura jartzen dizuet.
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2017/02/09/lorena-egidazu-ormazabalzenbakiak-asmakizuna-dira-kantitatea-aldiz-egunerokotasunean-sentitu-eta-ukitzen-duguna/
2017-01-09
MONTESSORIREN TXARTELAK
Uste dut beste sarreraren baten txartel hauei buruz hitz egin dudala eta horrela ez bada bazen ordua.
Nik gauza askotarako erabiltzen ditut eta horren adierazle jarraian jarriko dudan bideoa da.
2017-01-04
KUTXAZAINA
Aurten, Olentzerok, ondo portatu naizelako, "HAURREN HIRIA" liburua oparitu dit. Liburu hau Francesco Tonucci Psikologo eta ikerlari italiarrak idatzi du.
Bizitzaren lehen urteetan ez dago irakaslerik, ez da material didaktikorik erabiltzen, ez da programarik jarraitzen. Beraz, zeri eman diezaiokegu horren garrantzitsua den hazkundearen meritua? Lehen urte hauetako jarduera esanguratsuenari ematea beste aukerarik gelditzen ez zaigula iruditzen zait, hau da, jolasari.
Horrelako esaldi potoloz eta mamitsuz beteta dago liburua. Hausnarketara bultzatzen gaituen esaldiz beteta.
Jolas mota asko daude: librea( behar bada interesgarriena), estrukturatua, gidatua, bakarkakoa, taldekoa...
Nik oraingoan, jolas gidatua eta taldekoa proposatzen dizuet, sistema hamartarra lantzeko, KUTXAZAINA.
HELBURUAK:
Sistema hamartarra ulertzea taldeak egin eta desegiten, hau da, hamarrekoetatik unitateetara pasatuz eta alderantziz.
Batuketa eta kenketen algoritmoak ulertzea.
MATERIALA:
Talde bakoitzarentzat bi dado eta 40 fitxa urdin eta 40 fitxa gorri.
Hasieran arauak arbelean idaztea komeni da. Beti bezala, koloreak zuek aukeratzen dituzue, erabiltzen duzuen editorialaren arabera unitateen eta hamarrekoen koloreak nik proposatzen ditudanen desberdinak izan daitezke.
Fitxa urdinak bat balioko du, UNITATEA
Fitxa gorriak hamar urdinen balioa dauka, HAMARREKOA
Hamar urdin ditugunean, gorri bategatik aldatu behar da.
Talde bakoitzean, kutxazain bat izango da, fitxa guztietaz arduratuko dena.
Partaide bakoitzak, turnoa errespetatuz, bi dadoak batera botako ditu eta batuketa egin, hau da, dado baten 5 eta bestean 6 irteten bada, kutxazainak 11 fitxa urdin emango dizkio. Fitxa urdinekin, hamarreko talde bat eginda dauka eta kasu horretan kutxazainari eskatu behar dio 10 urdin gorri bategatik aldatzea. Segidan ez badu egiten, kutxazainak 10 fitxa urdin horiek kenduko dizkio.
Horrela taldeko partaide guztiak arituko dira eta 9 fitxa gorri lehenak lortzen irabaziko du partida.
Garrantzitsua da, beti esaten dudan bezala, bokabularioa lantzea, beraz, UNITATE eta HAMARREKOAz arituko gara. Jolasa egiten dugun lehen aldian ez daukagu bokabulario aldaketa egin beharrik baina bai hurrengotan.
Beste aukera bat kentzea izango zen. Partaide bakoitzak dado bat hartzen du eta adibidez, 5 fitxa urdin eta 5 gorri.
Dadoa bota eta irteten den kantitatea kutxazainari eman behar dio. Momentu baten ez baditu fitxa urdin gehiago aldatu egin beharko du, kenketa eramanekin egiten den bezala.
Fitxa guztiak galtzen duen lehenak irabazten du.
Hurrengo baten bideo bat grabatuko dut jolas batzuekin eta eskegiko dut, ikusiz errazago ulertzen dela uste dut eta.

2016-12-01
PROBLEMAK LEGOKO PIEZEKIN
Aurten ematen hari naizen garatuan, gai berri bat sartu dut: PROBLEMAK
Nik uste dut, problemak hasieratik landu behar direla eta forma askotara, hori bai, beti al denean behintzat manipulatuz.
Urteekin ikasi dut, problemak ebazterako orduan, imajinazioak garrantzi handia daukala.Gaur egungo umeek ez dute beraien buruan irakurtzen dutena irudikatzen. Horregatik, uste dut, beraien munduko problemak irakurtzean, identifikatu eta soluzioa errazago topatuko zutela.
Oraingoan bideo bat jartzen dizuet. Bideoan, LEGOKO piezek bokabulario matematikoa nola landu eta ideia batzuk azaltzen ditut.
Ez dugu inoiz ahaztu behar bokabularioa. Hizkuntza berri bat ikasten dugunean bokabularioarekin hasten gara eta matematikak hizkuntza bat da.
2016-11-20
HIRUGARREN SAIOA, BLOKE LOGIKOAK
Gizakion ezaugarri bat, trebetasunak garatzean da. Trebetasun horiek fisikoak edo kognitiboak izan daitezke. Trebetasun hauei esker, ekintza desberdinak egin genitzake eta gure inguruarekin komunikatzeko gai bihurtzen gaitu. Trebetasun hauetako bat PENTSAMENDU LOGIKO MATEMATIKOA da. Logikaren bidez, iritzi edo uste baten baliotasuna edo faltsukeria aztertzen dugu.Baina zer da pentsamendu logiko matematikoa?
Egunerokatusean aplikatu genezakeen, trebekuntza multzoa dela esan genezake. Eragiketa sinpleak ebatzi, informazioa aztertu, pentsamendu erreflexiboa erabili eta ingurua aztertu.
Nola lagundu PENTSAMENDU LOGIKO MATEMATIKOARI?
- Ezaugarri desberdinen sailkapena
- Bizi izan dutena ahoz esatea
- Ezaugarriak azaldu
- Bikoteak egin
- Sailkatu
- Konparatu
- Kantitatea landu
Hau guztia borobiltzen duen materiala DIENES en BLOKE LOGIKOAK da.
"M"rekin askotan erabiltzen ditut eta oraindik zailtasunak ditu lodia-mehea, handia eta txikia pieza batzuetan desberdintzen.
Lehenengo etiketa gabe eta gero etiketak jarriz, jolas desberdinak egin ditugu.
Jolas asko egin daitezke, https://www.youtube.com/watch?v=6H1boh4Abmg
Lotura horretan, bide baten bidez azaldu nituen jolas desberdinak.
2016-11-06
BIGARREN SAIOA: TRASBASEAK ETA 5 ZENBAKIA
Oraingoan bi saio desberdin proposatzen dizkizuet:
Trasbaseak, leku batetik beste batera gauzak pasatzea. Zer lortzen dugu honekin:
5 zenbakiaren deskonposaketa landu dugu. "M" badoa trukatze propietatea bereganatzen. Bi zenbakirekin 5 zenbakia nola lortu asmatu ondoren 1+4 eta 2+3 edo 4+1 eta 3+2, konbinazioa hauek topatu behar zituen.
Sistema hamartarrari be sarrera eman diogu. Berak badaki irakurtzen eta baita idazten 11,12,13,.....20,21......30,31..... 100 baina ez dakit sentsu asko hartzen dion edo kanta bat bezala ikasi duen. Horregatik irudian ikusten dozuen zenbakiak idatzi ditugu, hamabat (zergatik deitzen diogu hamaika?), hamabi, hamahiru, hamalau,...... eta luzeraren arabera ordenatu behar zituen beraz kantitatearen arabera
Trasbaseak, leku batetik beste batera gauzak pasatzea. Zer lortzen dugu honekin:
- Begi-eskuen arteko trebetasuna garatzea
- Koordinazio muskularra
- Arreta
- Autonomia
- Eta kantitateari sarrera egiten diogu, gutxiago eta gehiago kontzeptuak bereganatzeko.
Sistema hamartarrari be sarrera eman diogu. Berak badaki irakurtzen eta baita idazten 11,12,13,.....20,21......30,31..... 100 baina ez dakit sentsu asko hartzen dion edo kanta bat bezala ikasi duen. Horregatik irudian ikusten dozuen zenbakiak idatzi ditugu, hamabat (zergatik deitzen diogu hamaika?), hamabi, hamahiru, hamalau,...... eta luzeraren arabera ordenatu behar zituen beraz kantitatearen arabera
2016-11-02
AURTEN ERE!!!!!
Oso pozik nago, aurten ere PREST GARAKO ikastaro bat emango dudalako. Gaur bertan dekogu aurrez aurrekoa eta nire ikaskideak ezagutzeko irrikan nago.
Sei bat aste ditugu aurretik elkar ezagutu eta elkar lanean pila bat ikasteko. Arro sentitzen naiz, urtero hezkuntzan dekoguzen profezional bikanez inguratzen naizelako.
Hemen doa gaurko aurrkezpenaren prezia,
EKIN DEZAIOGUN BIDEARI!!!!!!
Los maestros nos deberíamos aliar más con los alumnos en lugar de enfrentarnos, el enfrentamiento es el fracaso de la acción educativa […] hay que intentar desde el principio conectar con los alumnos porque, de lo contrario, en vez de progresar se irán hundiendo.
Los niños se interesan por aquello que les es útil, que tiene relación con su propia vida, los listados de ejercicios mecánicos no tienen nada que ver con la vida de los alumnos y los niños, se aburren, es una defensa psicológica. El alumno ha de ver que lo que le proponen tiene una estrecha relación con la vida y con el progreso del mundo
Las matemáticas son difíciles, todas las ramas del saber son difíciles para unos y fáciles y atractivas para otros. Lo que les sucede a las matemáticas es que tienen un lenguaje propio que no se entiende de manera espontánea y que es necesario dominar. Los conceptos matemáticos son conceptos abstractos que resulta difícil enseñar. El lenguaje oral, o escrito, se puede enseñar, pero el lenguaje matemático, para ser entendido, ha de ser descubierto por uno mismo. La didáctica de las matemáticas consiste en acompañar en ese paso de lo concreto a lo abstracto y en el aprendizaje de su lenguaje. Que sean difíciles no quiere decir, no obstante, que no sean preciosas, también es difícil interpretar el lenguaje musical o subir el Everest. La enseñanza de las matemáticas es un arte.
MARAIA ANTONIA CANALS
https://prezi.com/ev_evuz8gisc/matematikak-eskuekin-eta-baliabideekin-hh-n/
2016-10-30
TRUKATZE PROPIETATEA
Bazen behin "M" izeneko ume bat eskolara poz pozik juaten zena.
Lagunekin primeran pasatzen zuen eta gelan ez zen txarto moldatzen.
Egun baten, triste xamar urten zen eskokatik. Bere arreba nagusiak horrela ikusirik zer geratzen zitzaion galdetu zion:
" Gaur andereñoak fitxaren zati bat bakarrik egiteko esan dit, beste zatiak garrantzirik ez duela esanez eta hori niri bakarrik esan dit"
Arrebak zer geratzen zen jakitea nahi zuenez,
andereñoarekin hitz egitera juan zen.
Guztiz arrituta geratu zen, ikustean, trukatze propietatea zela bere anai "M"k jakin behar zuena, horregatik etxera heldu eta erregletak atera zituen.
Nik uste dut TRUKATZE propietatea, beste propietate guztiekin batera, matematiken oinarri direla, bestela zer dira matematikak, zenbakiak bakarrik? edo zenbakien handitasunaz jabetzeko bidea?
Ume guztiek propietate hori eta beste asko ulertzeko gaitasuna daukiela uste dut, beraiekin, laguntzen, ondorio horietara nola heldu da gure lana. Neurozientziak esaten digun bezala, denok ez gara berdinak eta ez dekoguz konexio berdinak garatuta baina bide desberdinak eraikiz konexio berriak sortu ditzakegu.
"M"rekin erregletekin zenbakiak manipulatu ditugu, gero irudikatu eta azkenik era abstraktuan jarri ditugu. Askotan galdetzen didate zein den era abstraktu hori, guretzat jada da ez denez arraro egiten zaielako. Argazkietan agertzen den azken zatia, 6+2=8, 4+4=8.....

2016-10-27
BUELTATZEKO ORDUA HELDU DA!!!!
Azken aldian lanpetuta nabil eta burua ideia berriz gainezka izan arren ez dut denborarik hartu idatziz azaltzeko.
Aurtengo ikasturtea "indartsu" hasi da, proiektu berriekin. Aurrera doazen eiñean azalduko ditut.
Bestetik nire ikasle kuttunari buruzko egunerokoa idaztea pentsatu dut.Hemendik aurrera "M" deituko diot, 2.mailan dago aurten eta esan beharra daukat udako oporrak oso ondo etorri zaizkiola, beste bat dirudi."M"kin gauza asko landu ditugu, elkarrekin, taldeko lana izan da, bere familiak ematen diona ez dio inork ematen. Alde sentsoriala landu dugu, imajinazioa, enpatia, jokoa....baina hori dena hurrengoko ataletan azalduko dut. Astero berarekin egiten dudana idatziko dut.
2016-05-08
MATESAREA BLOGA
Gaur, Jose Manuelek gonbidatuta Matesarea blogan erregletei buruz idatzi dut. Eskerrak eman nahi dizkiot, nirekin gogorarazteagatik: MILA ESKER
http://www.matesarea.net/bloga/
2016-03-12
Montessoriren urtebetetzeak
Oraingoan ipuin bat kontatuko dizuet:

Ba zen behin Maria Montessori izeneko emakume bat. Bere bizitzan gauza asko egin zituen (hurrengo baten azalduko dut) eta horietako bat eskola manipulatibo bat sortzea izan zen. Eskola hauetan norbaiten urtebetetzea denean bere bizitzarekin ipuin txikitxo bat egiten dute. Urtaro desberdinez osatutako maindire bat jartzen dute eta erdian mundu bat eta eguzkia errepresentatzen duen bela bat. Urteak betetzen dituenaren argazkiak jartzen dituzte erdian eta bere bizitzaren historia kontatzen hasten dira. Adibide moduan nik nere seme Markelena egingo dut laster bere urtebetetzea delako:
" Orain dela 9 urte, 2007ko Apirilaren 12an Markel izeneko mutiko bat jaio zen eta momentu horretatik aurrera mundua Markelekin batera eguzkiaren inguruan biraka hasi zen. Markel Apirilean jaio zenez, udaberriari dagokion zatian jarriko dugu mundua. Munduak bi bira mota ematen ditu bat eguzkiaren inguruan eta horrela urtaro desberdinetatik pasatzen gara eta bestea bere ardatzaren inguruan eguna eta gaua sortuz( Montessori beti azpijokoan ibiltzen zen guzti honekin mundua eta birak azaltzen zituen). Lurra eguzkiaren inguruan biraka dabilela, urtaro guztiak pasatuz berriz udaberrira heltzen gara eta orduan Markelek urte bat egin zuen"( eta umearen argazki desberdinak erakusten dira)............eta horrela umearen bizitzan gertatu diren gauza on guztiak kontatzen ditugu argazkiez lagunduz, kasu honetan bederatzi bira eman arte.
Amaitzeko ZORIONAK ZURI kantatzen dugu eta bela itzaltzen du.Urte askotan zehar gurera hurbiltzen diren umeekin egin dugu hau baina ez geneukan Montessoriren mandirerik, non urtaroak eta hilabeteak agertzen zirenik, beraz guk egitea erabaki dugu. Gure mateko tailerretara gerturatzen diren gazte eta umeek egin dute, lan taldean.
ESKERRIK ASKO OSO LAN POLITTA EGIN DUZUE!!!!Hemendik aurrera badekogu maindirea urtebetetzeak ondo ospatzeko!!!
ELKARRIZKETA
Ikastaroa amaitzen dago eta ikasleen proiektuak ikusten nengoela(Bikainak dira!!!) ikastaroa hasi aurretik egin zidaten elkarrizketa batez gogoratu naiz.
Lotura ipintzen dut nahi duenak irakur dezan.
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2016/02/01/lorena-egidazu-matematika-problema-bati-soluzioa-topatzeko-bide-bat-da/
2016-01-03
TAILER BERRIA: MUGIMENDUA ETA IKAS PROZESUA
Denok dakizuen
bezala, matematikak lantzeko tailer desberdinak ematen ditut, bai
haur eta bai helduei. Matematikak lantzeko orduan, heldutasuna
kontutan hartzen dut, gure bizitzako zein puntutan gauden ulertzea
eta horrekin lotutako jarduerak antolatzea ezin bestekoa dela uste
dut.
Zenbakikuntzari
sarrera eman aurretik, hainbat gauza egin behar ditugu. Ez gara
zenbakietan zentratu behar, eman behar diren pausoak, ez dute solik
matematikak ulertzea helburutzat, ikas prosezua indartzeko disenatuta
daude.
Gure haurrek, ikas
prozesu erraz bat izan dezaten, kontutan izan behar dugu, 0 eta 7
urteen tartean, bere abilidade motorrak eta sentsorialak eztanda egin
behar dutela.
Hori, jolasak,
material desberdinak erabiliz eta natura esploratuz lortzen da,
Gorputza eta zentzumenak oinarri hartuta.
Gai honetan aditu
askok ( Fay, Ayres, Goddard, Audry Mc Allen ), azaltzen duten
bezala, ikaste prozesuan zailtasunak dituzten askok, integrazio
sensorial eta motor arazoak dituztelako da.
Nire esperintzia,
garapen motorra, lateralitatea, gorputzaren 4 zentzumenak eta
orientazio espaziala kontutan izan da, urte berrirako tailer berri
bat diseinatu dut.
- Saio hasieran bi aukera izango ditugu: batzuetan deskribapen batekin hasiko gara, hau da, deskribapen bat irakurriko dugu eta parte hartzaileak, entzuten dutena imajinatu beharko dute. Honekin galdeketa bat egingo da.Honen helburua garunean irudiak sortzea izango da. Beste batzuetan kanta batekin hasiko gara, kanta mugimenduaz lotuta egongo da, hurrengo bideoan agertzen direnak bezalakoak,
- Lehen saioan, lurrean jarriko gara eta mugimendu batzuk egingo ditugu, lurrean nola jesarri behar garen azaltzeko, gehienetan lurrean egingo ditugu jarduera guztiak.
- Azkenik jolasten hasiko gara: espazioa ezagutu, gorputza espazioan kokatu, kanpoa sentituko, ezaugarriak topatu, ezaugarriak aldatu, logika..... eta dena al denean behintzat MUGITUZ egingo dugu
2015-12-31
AGUR 2015 eta ONGI ETORRI 2016!!!!!!!
2015 urtea badoa eta ongi etorria eman behar diogu 2016ari.
Ez dut inoiz, balantzerik egiten eta aurten ere ez dut egingo.
Eskerrak ematea gustatzen zaizkit eta ez bakarrik egun hauetan, egunero eskerrak eman beharko genituzkeela uste dut.
Badakizue nortzuk zareten, beti nire ondoan!!!
BESARKADA bat!!!, hain gustuko ditudan besarkadak energia ematen digutenak.
Maialen Elorzak, Artekale liburudendakoak gomendatu didan liburu honen izenburua bezala, BESARKADA.Uxue Alberdi eta Maite Gurrutxaga.
Besarkada
poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren
artean, gorputzen eta arimen arteko batasunari jarritako kantua da.
Haragizko besarkadan nola, bat egiten dute mundu sinbolikoak eta
fisikoak, intuiziozkoak eta poetikoak. Bidaia bat biltzearen eta
askatzearen artean. Bizitzaren eta heriotzaren arteko kulunkan.
URTE BERRI ON ETA BESARKADA BAT
2015-11-23
NEURRIAK, ESTIMAZIOA
Aurtengo GARATU-etan, neurriaren ideia agertu da. Nik ikastaroa prestatu nuenean ez nuen gai hau sartu. Kontzeptuak ondo landuta zeudela uste bait nuen: handiago, txikiago, bolumenetan; pisu gehiago edo gutxiago, ordenatu; luzeagoa eta motzagoa; ordenatu handitik txikira eta txikitik handira; non sartzen da gehiago.........
H.Hko irakasleek lan bikaina egiten dute, hizkuntza eta kontzeptuak lotzen baina laguntza eskatu zidaten eta nik ekintza batzuk planteatu dizkiet.
Beti estimazioa erabiliz!!!
Jarduera hauek hurrengo bidioetan azaltzen ditut, ea lagungarri suertatzen zaizkizuen !!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)