2015-10-14

ALGORITMO ABN



Wikipedian hau agertzen da:

En general, no existe ningún consenso definitivo en cuanto a la definición formal de algoritmo. Muchos autores los señalan como listas de instrucciones para resolver un cálculo o un problema abstracto, es decir, que un número finito de pasos convierten los datos de un problema (entrada) en una solución (salida). 

Guk gure ikasleei pausu gehiegi ematen dizkiegula aspalditik daruat buruan, horregatik algoritmo honekin topo egin nuenean asko gustatu zitzaidan.


Aurten emango ditudan ikastaroetan gai hau mahai gainean jartzea nahi dut, komenigarria da algoritmoz aldatzea edo ez? 
Nire ustez, erabiltzen ditugun algoritmoak sistema hamartarra ondo ulertzen bada ulertzen dira. Beti esaten den bezala etxe bat ezin da teilatutik hasi, oinarri egonkor bat egin beharra dago. Oinarri egonkorra, sistema hamartarra manipulazioaz eta jolasen bitartez lortzen da. 

ABN algoritmoa sistema hamartarraren ulertze prozesuan oinarritzen da eta asko lantzen ditu deskonposaketa eta prozesu pertsonala.Txotxak erabiliz, unitateak, ehunekoak , hamarrekoak...sortzen dira. Beste edozein material ere erabili daitezke . Materialez aldatzea oso egokia da txotxak, kaxak, regletak...

Jarraian dauzen bi bideo hauetan kenketa bi algoritmo desberdinez nola egin azaltzen dut. ABN algoritmoa erabiliz ez dau eramanik bateri kentzen diozuna besteari kentzen diozulako. 






                               

Bideo honetan ABN algoritmoa erabiliz neskato bat kenketa bat egiten ikusiko dozue.



ABN algoritmoari buruz gehiago jakin nahi baduzue hemen usten ditut bi lotura:

http://abnalgoritmoak.blogspot.com.es  
http://algoritmosabn.blogspot.com.es

2015-09-28

2015-2016





Aurtengo ikasturte hasi da jadanik eta niretako aurtengoa oso berezia da.
Eskerrak eman behar diot Zamudioko eskolari nire proiektuan sinesteagatik.


Aurreko astean hasi nintzen, lehen mailan, bigarren mailan, hirugarren mailan eta HH-ko 5 urteko gelan matematikak era manipulatiboan azaltzen. 


Proiektuak ALOHA du izena eta aurretik noizbait azaldu dut.Abakoa deko oinarri proiektu honek, eragiketak egiten ditugu berarekin, ZENBAKIAK IKUSTEN DITUGU eta gure GARUNEAN IRUDIKATZEN  ditugu. Irudiak sortzen ditugu!!! Hain garrantzitsua eta ahaztuak ditugun irudiak.Bost urteko gelako lehen eguna bideoz grabatu genuen, oraindik ez dut ikusi baina umerik ez bada agertzen jarriko dizuet.Hasiera baten, gelan NUMICON materialarekin zenbakiekin infinitu gauza egin daitezkeela azaldu nien forma desberdinekin irudi desberdinak sortuz.Zenbaki horiek abakoan bolatxo formarekin agertzen zirela bat-batean hartu zuten. Harrituta geratu nintzen!!!


Hasi den haste honetan, zenbakiak irudi bihurtu ditugu karta desberdinak erabiliz eta oroimen bisuala landuz. Karta bakoitzean, zenbaki bat abakoan irudikatuta ikusten zuten eta ze zenbaki den esan behar zidaten.

2015-09-15

NEUROZIENTZIARI ESKER


Gauza pilo bat ikasten gabiz neurozientziari esker. Azken aldian gai honek nire denbora libre guztia kentzen dit. Ez daukat beharrezkoa den formakuntza gai denak ondo ulertzeko baina ikas prozesua ulertzen lagunduko didan artikulu eta ensailo asko irakurri ditut.



Intuitiboki denok dakigu zer den OROIMENA eta zer esan nahi dugun IKASKUNTZA edo ikas prozesua aipatzen dugunean: “ Anak izagarrizko oroimen ona dauka!! guztiaz oroitzen da!!!” Horrelako esaldiak denok esan eta entzun ditugu edo “ ez zara mahaitik altzatuko biderketa taulak ikasi arte” baina zertaz hari gara? Bi prozesu konplexus hari gara, definizioz:

  • OROIMENA: Gizakiek (animali batzuk) bizi izandako esperientziak gordetzeko dugun gaitasuna dela esan genezake. Bizitasun horiek, informazioa dira eta erabili nahi ditugunean prest dekoguz gordeta garunean. Oroimenak gure poratera aldatu dezake.
  • IKASKUNTZA: Oroimenak gure portaera aldatzen badu, zerbait ikasi dugula esan dezakegu. Adibide batekin argiago geratuko da prozesu hau: Ogia erostera eguardiko 12:30 etan joan naiz eta ia 15 minutu itxaron behar izan ditut. Hurrengo egunean 12:30etan joan beharrean beranduago joatea erabaki dut. Zergatik?
    Bizi izan dudana gordeta geratu da nire garunean eta horrek nire portaera aldatu du, ikasi dudala esan genezake, hamabi terdietan ogi bila joatea ez dela ideia ona ikasi dut itxaron behar delako.
    Ikaskuntza hau bi eratara interpretatu daiteke: oroimenari esker poertaera aldatzea edo informazio berria garunean gordetzea.

INFORMAZIOA GORDETZEA

Nola sortzen da oroimen berri bat? Hiru pauso daude. Oso konplexuak direnez sinplifikatu egin ditut:

  1. Lorpena
  2. Finkapena
  3. Berreskuratzea

LORPENA
Arreta eta motibazioak garrantsi handia daukate. Hauek erabakitzen dute guretzat inguruko ze estimulu diren garrantzitsuenak eta arreta non jarri behar duzun. Bizipen bakoitzak, garunean “ errepresentazio” bat sortzen du. “Errepresentazioa” horren sorrerarekin “hipokanpoa” oso lotuta dago. Errepresentazio horiek denbora gutxi iraun dezakete edo guztiz kontrako. Bere iraupenaz arduratzen dena FINKAPENA da.

FINKAPENA
Egitura ahul bat indartu egiten du. Zer egin egitura sendotzeko, hori da hurrengoko pausoa:
  1. Lo egin
  2. Informazioarekin lotura emozional bat izan
  3. Gogorarazten dugun aldi kopurua
  4. Aurretik dakigun zerbaitekin egiten dugun lotura kopuruaren arabera

BERRESKURATZEA
Garunean bilduta daukagun informazio horretara kostiente joan al gara edo nahigabe, adibidez zerbait konkretua usainduz beste momentu bat gogorarazten gaitu.

Oroimen arazoak baditugu, edozein ataletan izan genezake arazoa. Arreta arazoak dituztenek (TDA) lorpenaren atalean dute arazoa eta mihi puntan dekogunean hitz bat eta ez zaigunean bururatzen berreskuratze prozesuan dugu arazoa.




Laburbilduz, Ikas prozesuan oroimenak pisu asko dauka eta oroimenaren atalak kontutan izaten baditugu lehe atala pisteko gure ikasleak motibatu behar ditugu , finkapena lortzeko sentitu, bizi behar dute eta azkenik berreskurapena landu.

2015-08-04

Euskadi Irratian egon gara!!!!




 ONDO IBILI!!!!


Aurten oporrak arin pastu dira, bagabiltza datorren ikasterako gauza berriak prestatzen. Gauzak lotzen ditugun eñean azaltzen juango gara dena sare sozialen bitartez. 
Uztailean, orain dela 10 bat egun, Euskadi Irratitik deitu zidaten abakoaren inguruan hitz egiteko.Badakizue "zientzieskolan" programa berri bat daukagula, abakoarekin kalkulu mentala lantzen dugu irudiaren bitartez. 
Geroz eta argiago daukat, matematikak sentitzeko lehenik irudikatu egin behar dela eta imajinatu. Imajinazioa eta irudiak sortzea mugimenduarekin batera klabea dela uste dut.
Besterik gabe, interesa badaukazue heman daukazue irratiko elkarrizketa. 

ASKO JOLASTU OPORRETAN eta bueltan ikusten gara berri gehiagorekin!!







http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/3375036/hezkuntza-abakoa-lorena-egidazu-euskadi-irratia/ 

2015-05-10

PROBLEMAK ETA IMAJINAZIOA



Orain dela pare bat aste hemisferioen inguruko ikastaro bat burutu nuen eta uste dut, betiko galderaren erantzunetik gertuago nagoela:

Zergatik ez dituzte problema matematikoak ulertzen ?

Askotan bezala erantzuna haurtzaroan egon daiteke. Guzti honekin ez dut esan nahi nik proposatzen dudan erantzuna, erantzun bakarra denik, matematikak erakusten digun bezala erantzun posible asko daude eta kasuko kasu.
Irakurtzen gaudena ondo ulertua izateko, adituak esaten dute irudi bihurtu behar dugula, hau da, pelikula bat sortu behar dugula.

Jolas bat proposatzen dizuet: irakurri hurrengo ipuinak, imajinatu eta gero hitz egiten jarraituko dugu.

                        BLANCANIEVES


Había una vez, en pleno invierno, una reina que se dedicaba a la costura sentada cerca de una venta-na con marco de ébano negro. Los copos de nieve caían del cielo como plumones. Mirando nevar se pinchó un dedo con su aguja y tres gotas de sangre cayeron en la nieve. Como el efecto que hacía el rojo sobre la blanca nieve era tan bello, la reina se dijo.
-¡Ojalá tuviera una niña tan blanca como la nie-ve, tan roja como la sangre y tan negra como la madera de ébano!
Poco después tuvo una niñita que era tan blanca como la nieve, tan encarnada como la sangre y cuyos cabellos eran tan negros como el ébano.
Por todo eso fue llamada Blancanieves. Y al na-cer la niña, la reina murió.



El Gigante Egoísta : Cuento popular



Érase una vez un lugar en el cual los niños, al salir de la escuela, acudían cada tarde a jugar al jardín que poseía en su castillo un extraño hombre al que apodaban Gigante, y que hacía mucho tiempo no habitaba por allí. ¡Era un jardín tan hermoso! Se encontraba enteramente cubierto de hierba fresca, frutas de temporada y flores tan coloridas y brillantes como las estrellas más lucientes del cielo. Anidaban en sus árboles también los pájaros, que tendían a entonar bellísimas canciones que a los niños les encantaba escuchar. ¡Qué felices eran los niños en aquel lugar! Hasta que un día el Gigante, que había ido a visitar a su amigo el Ogro de Cornualles, decidió regresar a su hogar:


Ipuin hauen sarreratxo bat irakurri dugu eta orain galdera bat egingo dizuet, ZE IRUDI EGIN DUZUE ZUEN BURUAN?

Lehen ipuineko irudia Seguruenik hau izan da, beste ipuinarena aldiz ez da kanpotik sortutako irudia izan.

Honekin zera esan nahi dut, gure haurrek gaur egun irudi asko jasotzen dituztela, irudiak alde guztietan daude eta irudi hauek beraien garunak sortu beharrean gizarteak sortutakoa direnez ez dute irudiak sortzen ikasi, beraz problema matematikoak eskatzen duen astrapzio hori ezin dute egin.


Telebista eta irudi gutxiago eta JOLASTERA!!! IMAJINATZERA!!!

Ideia gehiago usten dizkizuet nire Prezian, dakizuen bezala ez dira esplikazioa gehiegi ematen baina behar bada lagundu diezazueke. Aurten eman dudan ikastaro batekoa da eta horregatik jartzen dut.

https://prezi.com/of2an7omzfqv/problemak-eta-imaginazioa/

2015-02-24

DADOAK ETA LAUKIZUZENA

Behar ditugun materialak:
  1. Horri koadrikulatuak
  2. Harritxoak
  3. Bi dado 
Helburua: laukizuzenak eraikiz biderketei sarrera ematea

Denok dakigun moduan, biderketak, batuketa luze bat egiteko bide motza da, baina....beste bide bat ba al dago?
Beti matematiketan gertatzen den bezala galdera horri erantzuna BAI da.


Bi dadoak botako ditugu. Dado batek errenkada kopurua adierazten digu eta besteak, errenkadan sartu behar diren harri kopurua. Zer lortu dugu?

Laukitxo bakoitzean harri bat jarriko dugu. Zenbat harritxo behar ditugu? edo zenbat baldosa behar ditugu gure lurra estaltzeko?

HITZ BATEN, BIDERKETA BATEK AZALERA BAT ADIERAZI DEZAKE 

Laukizuzenak bi eratara sortu daitezke hasiera baten dadoak ematen duen zenbaki txikiena errenkada kopurua izan daiteke eta hurrengoan alderantziz. Horrela, biderketen propietate trukakorra frogatuko dugu.

Estimazioa ezin bestekoa da, nora goazen jakiteko: Laukizuzen batek 6 laukitxo baditu 9 errenkada bakoitzeko, Zenbat laukitxo ditu guztira?
Emaitza zein izango den apuntatzen dugu eta gero laukizuzena eraikitzen dugu konprobaketa egiteko, horrela bide batez geometria ere lantzen dugu laukizuzenak eraikitzen ditugulako.








2015-02-10

GEOMETRIAKO AZKEN PAUSOA


Geometriako arauak argi geratu direla uste dut baina...


BIZI, MUGIMENDUA


AHOZ ADIERAZI, GALDEKETA


ERREPRESENTAZIOA




Errepresentazioa da oraingoan landuko duguna. Kontzeptu desberdinak azaltzeko ideia batzuk praktikan jarriko ditugu.

  • LERRO ZUZENA , koloretako zinta desberdinekin irudi bat egingo dugu. Horri koadrikulatuetan puntuak lotuz lerro zuzena egiten ahaleginduko gara eta azkenik erregela erabiliko dugu.

  • LERRO KURBATUA, eskulanak egiteko erabiltzen diren alanbre batzuk tolestuta lortuko ditugu, areazko kaxa bat + atzamarra + irudiz betetako liburu bat.
                                       waliking by the way blogetik hartuta


  • LERRO POLIGONALA, Kartulinazko tirak lotu plastilinagaz, eskulanak egiteko balio dituzten makilak lotu belkroa erabiliz.



  • ZUZEN PARALELOAK, areazko kaxan, horri koadrikulatuetan puntuak batuz erregelaz.

  • GURUTZATZEN DIREN ZUZENAK, ari zatiekin kartulina baten, margolan bat sortuko dugu bere markoaz eta guzti. 

  • ANGELUA, pai- pai bat egingo dugu

  • IRUDI LAUAK, bloke logikoak erabiliz puzle bat eraikiko dugu.

  • IRUDI LAUAK ETA BOLUMENA DUTENAK, bolumena daukan gorputz bat hartuko dugu eta bere aurpegiak kalkatuko ditugu.