2015-09-28

2015-2016





Aurtengo ikasturte hasi da jadanik eta niretako aurtengoa oso berezia da.
Eskerrak eman behar diot Zamudioko eskolari nire proiektuan sinesteagatik.


Aurreko astean hasi nintzen, lehen mailan, bigarren mailan, hirugarren mailan eta HH-ko 5 urteko gelan matematikak era manipulatiboan azaltzen. 


Proiektuak ALOHA du izena eta aurretik noizbait azaldu dut.Abakoa deko oinarri proiektu honek, eragiketak egiten ditugu berarekin, ZENBAKIAK IKUSTEN DITUGU eta gure GARUNEAN IRUDIKATZEN  ditugu. Irudiak sortzen ditugu!!! Hain garrantzitsua eta ahaztuak ditugun irudiak.Bost urteko gelako lehen eguna bideoz grabatu genuen, oraindik ez dut ikusi baina umerik ez bada agertzen jarriko dizuet.Hasiera baten, gelan NUMICON materialarekin zenbakiekin infinitu gauza egin daitezkeela azaldu nien forma desberdinekin irudi desberdinak sortuz.Zenbaki horiek abakoan bolatxo formarekin agertzen zirela bat-batean hartu zuten. Harrituta geratu nintzen!!!


Hasi den haste honetan, zenbakiak irudi bihurtu ditugu karta desberdinak erabiliz eta oroimen bisuala landuz. Karta bakoitzean, zenbaki bat abakoan irudikatuta ikusten zuten eta ze zenbaki den esan behar zidaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina