2016-03-12

Montessoriren urtebetetzeak


Oraingoan ipuin bat kontatuko dizuet:

Ba zen behin Maria Montessori izeneko emakume bat. Bere bizitzan gauza asko egin zituen (hurrengo baten azalduko dut) eta horietako bat eskola manipulatibo bat sortzea izan zen. Eskola hauetan norbaiten urtebetetzea denean bere bizitzarekin ipuin txikitxo bat egiten dute. Urtaro desberdinez osatutako maindire bat jartzen dute eta erdian mundu bat eta eguzkia errepresentatzen duen bela bat. Urteak betetzen dituenaren argazkiak jartzen dituzte erdian    eta bere bizitzaren historia kontatzen hasten dira. Adibide moduan nik nere seme Markelena egingo dut laster bere urtebetetzea delako:

" Orain dela 9 urte, 2007ko Apirilaren 12an Markel izeneko mutiko bat jaio zen eta momentu horretatik aurrera mundua Markelekin batera eguzkiaren inguruan biraka hasi zen. Markel Apirilean jaio zenez, udaberriari dagokion zatian jarriko dugu mundua. Munduak bi bira mota ematen ditu bat eguzkiaren inguruan eta horrela urtaro desberdinetatik pasatzen gara eta bestea bere ardatzaren inguruan eguna eta gaua sortuz( Montessori beti azpijokoan ibiltzen zen guzti honekin mundua eta birak azaltzen zituen). Lurra eguzkiaren inguruan biraka dabilela, urtaro guztiak pasatuz berriz udaberrira heltzen gara eta orduan Markelek urte bat egin zuen"( eta umearen argazki desberdinak erakusten dira)............eta horrela umearen bizitzan gertatu diren gauza on guztiak kontatzen ditugu argazkiez lagunduz, kasu honetan bederatzi bira eman arte.
Amaitzeko ZORIONAK ZURI kantatzen dugu eta bela itzaltzen du.

Urte askotan zehar gurera hurbiltzen diren umeekin egin dugu hau baina ez geneukan Montessoriren mandirerik, non urtaroak eta hilabeteak agertzen zirenik, beraz guk egitea erabaki dugu. Gure mateko tailerretara gerturatzen diren gazte eta umeek egin dute, lan taldean.
ESKERRIK ASKO OSO LAN POLITTA EGIN DUZUE!!!!
Hemendik aurrera badekogu maindirea urtebetetzeak ondo ospatzeko!!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina