2016-12-01

PROBLEMAK LEGOKO PIEZEKIN


Aurten ematen hari naizen garatuan, gai berri bat sartu dut: PROBLEMAK
Nik uste dut, problemak hasieratik landu behar direla eta forma askotara, hori bai, beti al denean behintzat manipulatuz.
Urteekin ikasi dut, problemak ebazterako orduan, imajinazioak garrantzi handia daukala.Gaur egungo umeek ez dute beraien buruan irakurtzen dutena irudikatzen. Horregatik, uste dut, beraien munduko problemak irakurtzean, identifikatu eta soluzioa errazago topatuko zutela.
Oraingoan bideo bat jartzen dizuet. Bideoan, LEGOKO piezek bokabulario matematikoa nola landu eta ideia batzuk azaltzen ditut.
Ez dugu inoiz ahaztu behar bokabularioa. Hizkuntza berri bat ikasten dugunean bokabularioarekin hasten gara eta matematikak hizkuntza bat da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina