2014-05-08

LOGIKA LANDU BLOKE LOGIKOEKIN

Bloke logikoak kolore, eite, tamaina eta lodiera ezberdinetako 48 piezako tresna didaktikoa da, logika eta matematikaren irakaskuntzan maiz erabiltzen dena. William Hullek (1884-1952) asmatu zituen baina Zoltan Dienes izan zen bere erabilera zabaldu zuena, batez ere Kanada eta Australiako eskoletan. Piezak haurrek manipulatzen errazak dira, eta egur edo plastikozkoak izan daitezke


Bloke logikoekin ariketak egin ondoren, helburuak hauek bilatzen dira:
  • Bloke bakoitza izendatzea eta ezagutzea
  • Aldagaiak eta balioak ezagutzea
  • Sailkapenak egitea irizpide bat jarraituz (adibidez: itxura edo tamaina), ondoren irizpide bat baino gehiago kontutan hartzeko.
  • Blokeak alderatu desberdintasunak eta antzekotasunak ezarriz
  • Seriazioak egitea arau desberdinak jarraituz
  • Egokitasun erlazioak ezarri
  • Ezezkoa erabilita elementuak zehaztu

Blokeekin joku dinamikoak, taldekakoak... egin daitezke baina baita bakarkakoak ere. 
Argazkietan larunbateko logikako saioan erabiliko ditugun fitxa batzuk agertzen dira. Fitxa hauetan, blokeekin zer egin behar duten azaltzen da.




Con los bloques logicos de Dienesis se pueden hacer infinidad de cosas. Algunas en grupo y otras pueden ser indibidulamente utilizando fichas como las que vienen arriba y utilizaremos en los talleres.

 Los niños que todabia estan en su periodo sensitivo los pueden utilizar para otro tipo de juegos como se ve en el siguiente video y asi ir conociendo los distintos criterios de clasificacion que son: EL GROSOR, EL COLOR, LA FORMA Y EL TAMAÑO






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina