2015-10-20

ONLINE, ATE BAT GEHIAGO




Blog hau sortu nuenean, begiak zabaltzea nahi nituen, nireak eta besteenak eta horretarako niregana etortzen diren ume, gazte eta helduekin egiten ditudan gauzak azaltzen hasi nintzen.Horrek asko lagundu dit, matematika oinarri dituzten gai ezberdin asko ukitu ditut ibilaldi honetan. 
Ikastaro guztiak, aurrez aurrekoak izatea gomendatzen dut beti, baina ulertzekoa da gaur egun daukagun bizimoduarekin saila dela.Askoz errazago da etxean ikastea. Zure denbora zuk antolatzen duzu zure beharren arabera.Garatuetan izan dudan esperientzia eta gero, esan beharra daukat aurreko ikasturtean pilo bat ikasi nuela ikasle bikainak izan nituen asko erakutsi zidaten, horretan oinarrituta ikastaroak online eskaintzen hasiko gara. 
Aurten DBHko ikasle batzuen eskaera kontutan izanda, ikas tekniken ikastaro batekin emango diogu hasiera abentura berri honi.Informazio gehiago nahi baduzue, badakizue non gauden.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina