2015-11-04

PREST GARA


Aurten ere, zorionez, ikastaro hauetan parte hartzen dut, nire ikastaroaren izena hauxe da: 018 matematika eskuekin eta baliabideekin



Astelehenean izan zen aurrez aurrekoa, DONOSTIAN.
Eskerrak eman behar diet Oihana Gardoki eta Ireide Arriolabengo-ari dena oso ondo prestatu zutelako.
Nire helburuetako bat ikastaro honekin partekatzea da, hau da, guk geletan erabiltzen ditugu materialak denok erabili ahal izatea.
Horregatik, ikastaroko azken puntua PROIEKTUA da. Proiektu honetan partaide bakoitzak berak sortutako material manipulatibo bat edo gelan jada erabiltzen duen bat azaldu beharko du. Idatziz izan beharrean bideo bat egin beharko du (nire ikastaroa bideoz beteta dago).
Aurreko urtean oso ondo irten zan!!!
Penaz geratu ginen, azken saiorik ez zelako egon. Azken saio horretan bideoak komentatzea nahi genituen: zergatik aukeratu dugu material hori?, ze helbururekin?, probatu al duzu gelan....

Horregatik, aurten UEU -koekin hitz egin eta gero azken saio bat egongo da. Hau hautazkoa da, hezkuntzak bere programan ez duelako jarri.
Eskerrek eman behar dizkiot UEU ri bere egoitza eta laguntza prestatu didalako.
Asteleheneko aurrez aurrekoan azken saioaren aukera komentatu gendunian, denek oso interesagarria izango zela esan zuten, horrela material askorekin elkartuko zirela, hori baita helburuetako bat.


Beste helburuetako bat zein da? espazioa zabaltzea, umeak entzuten ikastea.
Baina hori ikastarora apuntatu zareten denok horrela ikusten duzuela argi utzi zenidaten aurrez aurrekoan.
Guzti honekin, eskerrak eman nahi diet ikastaroan izena eman duten guztieki, beteta dago ikastaroa eta batzuk kanpoan geratu direla esan didate, sentitzen dot!
Zuen laguntzaz ikastaroa bizi-bizia izango dela ziur nago!!!!.
Aurrez aurrekoan erabili nuen prezia jartzen dut, ideia bat izateko!!

IKASTAROKO AURKEZPENA