2016-10-30

TRUKATZE PROPIETATEA

Bazen behin "M" izeneko ume bat eskolara poz pozik juaten zena.
Lagunekin primeran pasatzen zuen eta gelan ez zen txarto moldatzen.
Egun baten, triste xamar urten zen eskokatik. Bere arreba nagusiak horrela ikusirik zer geratzen zitzaion galdetu zion:
" Gaur andereƱoak fitxaren zati bat bakarrik egiteko esan dit, beste zatiak garrantzirik ez duela esanez eta hori niri bakarrik esan dit"
Arrebak zer geratzen zen jakitea nahi zuenez,
andereƱoarekin hitz egitera juan zen.
Guztiz arrituta geratu zen, ikustean, trukatze propietatea zela bere anai "M"k jakin behar zuena, horregatik etxera heldu eta erregletak atera zituen.









Nik uste dut TRUKATZE propietatea, beste propietate guztiekin batera, matematiken oinarri direla, bestela zer dira matematikak, zenbakiak bakarrik? edo zenbakien handitasunaz jabetzeko bidea?
Ume guztiek  propietate hori eta beste asko ulertzeko gaitasuna daukiela uste dut, beraiekin, laguntzen, ondorio horietara nola heldu da gure lana. Neurozientziak esaten digun bezala, denok ez gara berdinak eta ez dekoguz konexio berdinak garatuta baina bide desberdinak eraikiz konexio berriak sortu ditzakegu.

"M"rekin erregletekin zenbakiak manipulatu ditugu, gero irudikatu eta azkenik era abstraktuan jarri ditugu. Askotan galdetzen didate zein den era abstraktu hori, guretzat jada da ez denez arraro egiten zaielako. Argazkietan agertzen den azken zatia, 6+2=8, 4+4=8.....