2016-11-06

BIGARREN SAIOA: TRASBASEAK ETA 5 ZENBAKIA

Oraingoan bi saio desberdin proposatzen dizkizuet:

Trasbaseak, leku batetik beste batera gauzak pasatzea. Zer lortzen dugu honekin:
  • Begi-eskuen arteko trebetasuna garatzea
  • Koordinazio muskularra
  • Arreta
  • Autonomia
  • Eta kantitateari sarrera egiten diogu, gutxiago eta gehiago kontzeptuak bereganatzeko.



 

5 zenbakiaren deskonposaketa landu dugu. "M" badoa trukatze propietatea bereganatzen. Bi zenbakirekin 5 zenbakia nola lortu asmatu ondoren 1+4 eta 2+3 edo 4+1 eta 3+2, konbinazioa hauek topatu behar zituen.




Sistema hamartarrari be sarrera eman diogu. Berak badaki irakurtzen eta baita idazten 11,12,13,.....20,21......30,31..... 100 baina ez dakit sentsu asko hartzen dion edo kanta bat bezala ikasi duen. Horregatik irudian ikusten dozuen zenbakiak idatzi ditugu, hamabat (zergatik deitzen diogu hamaika?), hamabi, hamahiru, hamalau,...... eta luzeraren arabera ordenatu behar zituen beraz kantitatearen arabera



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina